116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

U.C.-12ren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Abuztuaren 6ko Alkatetzaren 121/2002 Dekretuaren bitartez, hasiera batez onetsi zen "Lodosako (Nafarroa) Arau Subsidiarioetako xehetasun azterlana" izeneko dokumentua, 2002ko uztailekoa. Dokumentua Jesús María Gil-Alias Madorrán arkitektoak prestatu du, 2002ko uztailaren 30ean ikus-onetsi zen eta Construcciones Gorricho, S.L.k sustatu du. Xedea: katastroko 2. poligonoko 282. lurzatiko (Calvo Sola ahizpena baita) eta 283.eko (sustatzailearena eta Julio Calvo Morenorena baita) bolumen eraikigarria berriz zehaztea egungo baldintzetara egokitzeko, betiere egin gogo den eraikinaren arabera; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoarekin bat. Orobat, xedatu da sustatzaileari eta ukitutako gainerako jabe partikularrei ebazpenaren berri ematea, eta espedientea jendaurrean jartzea, erregelamenduaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, bi mila eta biko abuztuaren zazpian. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0208849