116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R E S

Hiri Antolamenduko Udal Planeko aldaketak

Udalak, 2002ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri Antolamenduko Udal Planeko aldaketa puntual hauek egiteko proposamenak:

-Roberto Urroz jaunak sustatua: 2. poligonoko 458. lurzatiari buruzkoa.

-"Kide Residencial, S.L." merkataritza entitateak sustatua: Cerco Nuevo kaleko 8 eta 10 zenbakietako eraikinari buruzkoa.

-"Zarrampla, S.L." merkataritza entitateak sustatua: Cortes de Navarra kaleko 13 zenbakiko orubeari buruzkoa.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127.1 eta 115.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Garesen, bi mila eta biko uztailaren hogeita hiruan. Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0208807