116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L O

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Eloko Udalak, 2002ko uztailaren 23an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Katastroko planoetako 153 eta 154. lurzatietako ("Las Eras" alderdia) xehetasun azterlana, Pedro María Uriz Ibarrola jaunak sustatua. Hasierako onespena.

Erabaki da aipatu xehetasun azterlana hasiera batez onestea eta espedientea jendaurrean jartzea hamabost egunetarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.2.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Elon, bi mila eta biko abuztuaren batean. Alkate udalburua, María Lourdes Oroz Sarasate.

Iragarkiaren kodea: A0208806