116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G I R G I L L A O

2001eko aurrekontua hasiera batez onetsirik

Girgillaoko Barrutiko Udalak, 2002ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, legeak eskatu gehiengoa izanik, hasiera batez onetsi zuen 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra; hona laburpena, kapituluka:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 1.820.508 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 180.235 pezeta.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 792.620 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 1.940.105 pezeta.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 2.990.900 pezeta.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 182.130 pezeta.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako kapital-dirusarrerak: 17.222.369 pezeta.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 23.129.657 pezeta.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 11.000.000 pezeta.

Dirusarrerak, guztira: 59.258.524 pezeta.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 1.721.000 pezeta.

2. kapitulua.-Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 4.088.288 pezeta.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 222.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 415.500 pezeta.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 41.781.736 pezeta.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 30.000 pezeta.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 11.000.000 pezeta.

Gastuak, guztira: 59.258.524 pezeta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu aurrekontuak Udal idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik, 2001. urteko aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onetsitzat joko da.

Etxarren-Girgillaon, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian. Alkatea, José Javier Yoldi López de San Román.

Iragarkiaren kodea: A0208796