116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Zehapen espedienteen ebazpen proposamenaren jakinarazpena

Ondotik aipatzen diren zehapen espedienteen ebazpen proposamena jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta zehatuen azken helbide ezaguneko Udalaren ediktuen oholean.

Salatua: Raúl Ganuza Beorlegui jauna. Salaketaren data: 2002ko maiatzaren 7a. Egindako arau-haustea: zeraman zakurrak eremu publikoan kaka egin eta hura zikintzea. Proposatutako isuna: 90,15 euro. Hautsitako araua: Animaliak babesteari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legea, 24.2.i) artikulua. Espedientearen zenbakia: 22/2022-P.

Salatuak alegazioak aurkezten ahalko ditu eta espedientea aztertzen ahalko du, udal bulegoetan, Udaletxeko plaza, 1-1.a, goizeko zortzietatik arratsaldeko bi eta erdiak arte, 15 egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, bi mila eta biko abuztuaren bederatzian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0209025