116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Zehapen ebazpenaren jakinarazpena

Ondotik aipatzen diren espedienteen zehapen ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta zehatuen azken helbide ezaguneko Udalaren ediktuen oholean.

Zehatua: Edurne Guerendiáin Biec andrea. Salaketaren data: 2002ko otsailaren 6a. Arau-haustea: zeraman zakurrak eremu publikoan kaka egin eta hura zikintzea. Hautsitako araua: Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 24.2.i) artikulua. Isunaren zenbatekoa: 120,20 euro. Espedientearen zenbakia: 16/2002-P.

Zehatua: Izaskun Aranguíbel Reinaldos andrea. Salaketaren data: 2002ko otsailaren 24a. Arau-haustea: zeraman zakurrak eremu publikoan kaka egin eta hura zikintzea. Hautsitako araua: Animalien Babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legearen 24.2.i) artikulua. Isunaren zenbatekoa: 120,20 euro. Espedientearen zenbakia: 9/2002-P.

Zehapenaren zenbatekoa Udalaren diruzaintzan ordainduko da, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Antsoainen, bi mila eta biko abuztuaren bederatzian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: A0209024