116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen 2002ko uztailaren 15ean:

ISUN HERTSATZAILEA PARATZEKO AGINDUA

Gertakariak.

-2001eko maiatzaren 28an, Hirigintzako zinegotzi delegatuak kontserbazio lanak egiteko agindua eman zien María Cruz, Mónico, Cristina, Mártires, Concepción, Purificación eta Bienvenido Alvarez Orta jaun-andreei eta Carmen Sagasti Urzaiz andreari, hain zuzen ere, Cortadores kaleko 10 zenbakiko eraikineko fatxadako zarpeatua eta balkoietako harlauzak konpontzeko, 2 hilabeteko epean.

-2001eko maiatzaren 30ean eta ekainaren 1ean Mónico jaunak eta María Cruz Alvarez Orta andreak agiriak aurkeztu zituzten, notariotzakoak, jabegoaren herentziari uko egiteko.

-Zenbait jaberi jakinaraztea ezinezkoa izan zenez, lanak egiteko agindua argitaratu zen 2001eko abuztuaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

-Obretako zaindariaren 2001eko urriaren 29ko txostenaren ondotik, interesatuei beste epe bat, hilabetekoa, eman zitzaien 2001eko urriaren 30ean, zainketa lanak egiteko (2001eko abenduaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua).

-2001eko abenduaren 18an, Mártires Alvarez Orta andreak jabegoaren herentziari uko egiteko agiria aurkeztu zuen.

-Obretako zaindariaren 2002ko otsailaren 5eko txostenaren ondotik, interesatuei beste epe bat, hilabetekoa, eman zitzaien 2002ko otsailaren 6an, zainketa lanak egiteko.

-2002ko otsailaren 18an, Purificación Alvarez Orta andreak jabegoaren herentziari uko egiteko agiria aurkeztu zuen, eta, beraz, hauek dira higiezinaren jabeak: Cristina, Concepción eta Bienvenido Alvarez Orta jaun-andreak eta Carmen Sagasti Urzaiz andrea.

-Ezinezkoa izan zenez Cristina eta Concepción Alvarez Orta andreei jakinaraztea (helbidea Zaragozan baitute), jakinarazpena hiri horretako Udalean jarri zen ikusgai, 2002ko apirilaren 1etik apirilaren 18ra bitarte (diligentzia 2002ko maiatzaren 27an jakinarazi zen).

-Obretako zaindariak 2002ko ekainaren 24an txostena luzatu zuen eta bertan adierazi, higiezinak konpondu gabe eta egoera berean jarraitzen zuela.

Oinarri juridikoak eta zuzenbidekoak.

Lehena.-Udalak, betiere, hirigintzan indarra duen legeria betearazi behar du, honako hauen babesean: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 228 eta 240. artikuluak (1994ko 84. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, uztailaren 15ekoa); hura garatzeko apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 72. artikulua (1995. 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, maiatzaren 31koa); aplikatzekoak diren eta indarrean dauden hirigintzako gainerako arauak eta, azkenik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea (1992ko 285. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, azaroaren 28koa).

Bigarrena.-Hirigintzako legezkotasunari buruzko espedientea irekitzeko idazkian aipatutako egintzen aurka ez da egin, alegia:

"Fatxadako zarpeatuan eta balkoietako harlauzetan hondaketak daude, material puskak aske baitaude eremu publikora erortzeko arriskuan.

Zehatz-mehatz, egin beharreko lanak hauek dira: fatxadako zarpeatua eta balkoietako harlauzak, bide publikora erortzeko arriskua dutenak, konpontzea."

Hirugarren.-Jabetzari buruzko kudeaketak ezertan ukatu gabe, interesatuei Udalaren hirigintzako egintza guztiak jakinarazi zaizkie eta gaur arte ez dira legez eskatutako baldintza guztiak bete. Beraz, aldez aurretik eta behin eta berriz ohartarazi ondoren, bidezko da LAHFLren 240.2 artikuluak baimentzen duen isun hertsatzailea ezartzea.

Orobat, artikulu bereko 3. idatz-zatiari jarraituz, arduradunari fidantza eskatu ahal zaio, ezarritako neurriak beteko dituela bermatzeko, gertakarietan, azken aurreko lerroaldean, aipatzen baitira. Eskakizun hori LAHFLren Erregelamenduaren 72. artikuluan garatua dago.

Beraz, aipatu eskuordetze dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut:

1.-Xedatzea Cristina, Concepción eta Bienvenido Alvarez Orta jaun-andreek eta Carmen Sagasti Urzaiz andreak badaezpadako neurri hau bete dezatela:

-Badaezpadako fidantza gisa 601,01 euro jartzea, eraispena bermatzeko, ez baitute egin behin eta berriz ohartarazi arren (LAHFLren 238. artikulua eta hura garatzen duen Erregelamenduaren 72.a). Hori guztia, exekuzio subsidiarioa ezertan ukatu gabe. Aipatu fidantza bankuko abalaren bitartez edo Zuzenbidean onartutako beste bermeren baten bitartez gauzatu ahalko dute, eta bertan behera utziko da badaezpadako neurriak hartzen badira, edo bahituko zaio betetzen ez badira, hortik etor daitezkeen erantzukizunak ukatu gabe.

2.-Udalak behin eta berriz egindako errekerimendua betegabetzat jotzea eta Cristina, Concepción eta Bienvenido Alvarez Orta jaun-andreei eta Carmen Sagasti Urzaiz andreari 601,01 euroko isun hertsatzailea ezartzea, irmoki, hilabeteko epean ordaintzeko, egintza honen xedapen zatian aipatzen diren egintzetan, ez baita haien aurka egin, adierazitakoagatik. Isun hori behin eta berriz ezarriko zaie baldin eta kontserbazio lanak egiteari uko egiten badiote.

Ordainketa hilabete pasa aurretik eginen da, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Udaleko diruzaintzan. Bestela, ordainketak helbideratuta izanez gero, Udal honek ordainagiria aurkeztuko du finantza-entitatean, kobratu ahal izateko.

3.-Egintza hau behin betikoa da administrazio bidean; eta jakinaraz bekie honako hauei, behar diren ondorioak izan ditzan: Cristina, Concepción eta Bienvenido Alvarez Orta jaun-andreak eta Carmen Sagasti Urzaiz andrea; Udaltzaingoa; Hirigintza azpialorra (Zerbitzu Teknikoak eta Obren Zaindaria); Diruzaintza; Kontu-hartzailetza eta Alkatetza".

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4 artikuluan eta 59.5 a) idatz-zatian eta gainerako legeria aplikagarrian xedatutakoa betez, interesatu ezezagunentzat eta, legeari jarraikiz jakinaraztera saiatu arren, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat ere jakinarazpen balioa izan dezan.

Tuteran, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamaikan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208799