116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Deialdia, prozedura irekiko lehiaketa publikoaren bitartez, Arrotxapea parkeko 1. faseko lanak adjudikatzeko: Alzugaraiko kanala eta Argako Plan Integraleko bideak birmoldatzea: Vergel-Oblatas zubien tartea (Urban. proiek.: 1. ardatza, 1. neurria, 1. proiektua)

Alkatetzak 2002ko irailaren 10ean eman ebazpenaren bitartez, prozedura irekiko lehiaketa publikoaren deialdia egin da, Arrotxapea parkeko 1. faseko lanak adjudikatzeko: Alzugaraiko kanala eta Argako Plan Integraleko bideak birmoldatzea: Vergel-Oblatas zubien tartea (Urban. proiek.: 1. ardatza, 1. neurria, 1. proiektua). Hona hemen baldintza orokorrak:

Hasierako prezioa: 571.352,04 euro, BEZa barne, honela banatuak: 2002an, 285.676,02 euro, eta 2003an, 285.676,02 euro.

Lanak egiteko epea: 4 hilabete.

Proposamenak aurkezteko:

Epea: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu biak baino lehen.

Tokia: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan zehazten dira. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Enpresaren sailkapena: A taldea, 1 eta 2. azpitaldeak, a) kategoria. C taldea, 4 eta 5. azpitaldeak, a) kategoria eta 6. azpitaldea, b) kategoria. E taldea, 7. azpitaldea, b) kategoria eta K taldea, 6. azpitaldea, a) kategoria.

Proiektua eta baldintzen plegua lizitatzaileen eskura daude Iruñeko Papelería Rubion (Bergamín, 10).

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamazazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0210132