116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

912/2002 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 22an emandako 792/2002 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2002ko ekainaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (70. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu delarik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

BARROS RODRIGUEZ SARA MARIA

DIAZ ALEJANDRO EDUARDO

FERNANDEZ CHUECA JUDIT

IZCO TEJADA VICTORIA

JUARISTI IRANZO MARIA

LOZANO COSCOLLUELA NATALIA

PEREZ ESTABLES YOLANDA

RUIZ AZNAR MARIA

Baztertuak:

LOPEZ DE DAVALILLOS, LARA ANUSKA (1)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Eskabidea epez kanpo aurkeztea.

2. Izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkez ditzakete eta, akatsik bada, horiek zuzendu.

3. Epaimahaia ondoko hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Isabel Martínez Navascues andrea, Nafarroako Bihotzaren Arlo Klinikoko Erizaintza Arloko burua.

Mahaiburu ordezkoa: Ana Mª Goñi Lerchundi andrea, Ubarmin Klinikako Erizaintza zerbitzuburua.

Mahaikidea: Ana Margarita Sanz Velloso andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikide ordezkoa: Francisca Isturiz Barón andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Felipe Garro Ozcoidi jauna, Nafarroako Ospitaleko Erizaintza Arloko burua.

Mahaikide ordezkoa: Mª Teresa Isturiz Barón andrea, Nafarroako Ospitaleko Erizaintza Arloko burua.

Mahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Yolanda Adrián Ruiz andrea, Nafarroako Ospitaleko Langileen Administrazioko atalburua.

Mahaikide idazkari ordezkoa: Juan Antonio García García jauna, Nafarroako Ospitaleko Langileria Kudeatzeko atalburua.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau epaimahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari, Deialdiak Izapidatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren seian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: a0208982