116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Lurzatien enkantea

Los Arcosko Udalak, 2002ko irailaren 12an Nekazaritza Batzordeak hartutako erabakian oinarriturik, ahozko posturen bidezko enkante publikoa egin gogo du, lurzati batzuk urtebeterako errentan emateko.

Hasierako enkantea 2002ko urriaren 7an eginen da, Udaletxeko bilkura aretoan, goizeko 9:00etan.

Baldintzen plegua aztergai dago udal bulegoetan, interesatuen eskura.

Hau dena argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, bi mila eta biko irailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0210029