116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I R A F U E N T E S

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatuarekin bat, Mirafuentesko Udalak 2002ko irailaren 3ko bilkuran erabaki zuen ezaugarri hauek dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

1. Xedea: Mirafuentesko Udaletxea zaharberritzeko obrak egitea.

2. Adjudikazio bidea: prozedura irekiko lehiaketa, presako prozeduraz izapidatua.

3. Aurrekontua: 57.612,75 euro, BEZa barne.

4. Baldintza plegua: Mendazako Barrutiko Udaletxean, lizitatzaileen eskura dago.

5. Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren %2.

6. Behin betiko bermea: behin betiko adjudikazioaren %4.

7. Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintzen pleguan adierazten direnak.

8. Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: 13 eguneko epean, lizitazio iragarkia Nafarroako prentsan argitaratu eta biharamunetik aitzina; Mendazako Barrutiko Udaletxeko idazkaritzan aurkeztuko dira, astelehen, asteazken eta ostegunetan, 9:00etatik 14:30etara eta astearteetan, 10:00etatik 14:00etara.

9. Proposamenak non eta noiz ireki: Mendazako Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko egun baliodunean, 13:00etan.

10. Proposamen eredua: administrazio klausulen pleguan dago.

Mirafuentesen, bi mila eta biko irailaren bostean. Alkate udalburua, María Dolores Gastón Gastón.

Iragarkiaren kodea: A0209731