116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko lurzati eraikigarrien bost lote saltzeko enkantea

Eguesibarko Udalak, uztailaren 31ko osoko bilkuran, finka hauek enkante publikoan saltzea erabaki du:

1. lotea.-U.14.25.A lurzatitik U.14.26.B lurzatira. Hasierako prezioa: 344.545 euro, zergak sartu gabe.

2. lotea.-U.14.27.A lurzatitik U.14.28.B lurzatira. Hasierako prezioa: 297.480 euro, zergak sartu gabe.

3. lotea.-U.14.29.A lurzatitik U.14.30.B lurzatira. Hasierako prezioa: 315.920 euro, zergak sartu gabe.

4. lotea.-U.14.31.A lurzatitik U.14.32.B lurzatira. Hasierako prezioa: 331.119 euro, zergak sartu gabe.

5. lotea.-U.14.33.A lurzatitik U.14.33.B lurzatira. Hasierako prezioa: 155.742 euro, zergak sartu gabe.

Enkantea plegu itxien bidez eginen da, eta eskaintzak Eguesibarko Udalean aurkeztuko dira, 30 egun naturaletan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, 9:00etatik 14:00etara.

Enkantea esku hartzeko behin-behineko bermea: 2.404,05 euro.

Informazioa eta baldintzen plegua, Eguesibarko Udalaren bulegoetan.

Eguesen, bi mila eta biko abuztuaren zazpian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0209019