116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, 446/01 zehapen prozeduran Víctor Muñoz Manzano jaunari ehiza arloko arauak hausteagatik ezarritako zehapenari buruzko Foru Aginduarena. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatua.

638 FORU AGINDUA, 2002ko apirilaren 25ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Víctor Muñoz Manzano jaunari zehapena ezartzen diona, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen aurkako arau-hauste bategatik.

Ikusirik 446/01 espedientea, otsailaren 12an Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako 216/2002 Foru Aginduaren bitartez hasia Víctor Muñoz Manzano jaunaren aurka, Foruzaingoak 2001eko abenduaren 9an egindako salaketa baten ondorioz, ehiza-txalekoan 4 posta eramateagatik (salatuak bukatu berria zuen basurde-ehizaldi bat).

Karguak jakinarazi ondoren salatuak, horretarako ezarritako epean, alegaziorik aurkeztu ez duenez, bidezko da administrazio zehapen prozedurari segida ematea eta karguen orriari dagoen bezala eustea. Hortaz, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 116.4 artikuluaren arau-hauste arinaren egozpenak bere horretan irauten du, ehizarako postak izateagatik. basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Víctor Muñoz Manzano jaunari 120ï20 euroko isuna ezartzea egindako arau-hausteagatik, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

2. Aipatu Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna %30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira.

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindu hau jakinarazi den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Administrazio Kontrolaren Atalera joan beharko du (Alondegi kalea 1, 2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote orain bidaliko denaren ordez, eta murrizketa lortzeko agiriak.

3. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, Foru Agindu hau administrazio mailan irmoa izanen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamenduzko bideari ekinen zaio diru-kopurua kobratzeko.

4. Hartutako tresnak Iruñeko Guardia Zibilaren Armen Bahikuntza Atalean daude. Arau-hausleak noiznahi berreskuratu ahalko ditu, dohainik, basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 103.3.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hartutako tresnak berreskuratu nahi izanen gero, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren bulegoetara joan beharko da (Alondegi kalea, 1-2.a Iruña, Tel.948 427609).

5. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

6. Foru Agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bostean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0208961