116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren abuztuaren 2ko 128/2002 Foru Aginduaren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruz indarrean dagoen Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena:

"128/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, María Angeles Germán López andreari (NAN 18.209.715), Zizur Nagusiko mugapeko Santa Krutz karrikako 15ean dagoen "Goyby" izeneko establezimenduaren titularra baita, 601,02 euroko zehapena ezartzen diona, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

Guardia Zibilak, 2002ko urtarrilaren 13an, "Goyby" izeneko establezimenduaren titularra den María Ángeles Germán López andrearen kontra salaketa jarri zuen, erreklamazio orririk ez edukitzeagatik. Horrek sortu zuen 5/2002 zk.ko zehapen espedientea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak hasia.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak 2002ko otsailaren 8an emandako 13/2002 Foru Aginduaren bitartez María Ángeles Germán López andrearen kontrako zehapen prozedurari hasmenta eman zitzaion, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

Ezinezkoa izan zen Foru Agindu horren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, Zizur Nagusiko Udalaren iragarki oholean paratu zen 2002ko martxoaren 1etik 13ra eta 2002ko apirilaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Zehapen prozedura hasten zuen Foru Agindua horrela jakinarazita, espedientatuak ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Prozeduraren instruktoreak ebazpen proposamena egin zuen. Hartan María Ángeles Germán López andreari 601,02 euroko zehapena ezartzea proposatzen zen, frogatutzat jotako gertaera horiek ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 8.2.d) artikuluan ezarritakoaren aurkako arau-hausteak zirelakoan, arau-hauste larriak hain zuzen, aipatu Foru Legearen 23.10 artikuluaren arabera. Haren ustezko erantzulea "Goyby" izeneko establezimenduaren aipatu titularra da.

Ezinezkoa izan zen Ebazpen proposamen horren jakinarazpena egitea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala. Beraz, Zizur Nagusiko Udalaren iragarki oholean paratu zen 2002ko ekainaren 12tik 24ra eta 2002ko ekainaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Administrazio Publikoen zehapen ahalmenaren erabilpena arautzeko Erregelamendua onetsi zuen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 19. artikuluarekin bat, Ebazpen proposamena aurreko idatz-zatian adierazi bezala jakinarazita, salatuak ez zuen alegaziorik aurkeztu horretarako emandako epean.

Beraz, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 27. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. María Ángeles Germán López andreari (NAN 18.209.715), Zizur Nagusiko mugapeko Santa Krutz karrikako 15ean dagoen "Goyby" izeneko establezimenduaren titularra den horri, 601,02 euroko isuna ezartzea, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hausteagatik.

2. Isunaren dirua edozein banku edo aurrezki kutxatan ordain dezake, eta, horretarako, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan emanen zaio ordain-gutuna (Karlos III.aren etorbideko 2an, 31002 Iruña).

3. Foru Agindu honen berri ematea Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta María Ángeles Germán López andreari, eta ohartaraztea Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin."

Iragarkiaren kodea: A0209086