116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko uztailaren 22koa, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, "Sociedad Cooperativa Agrícola del Círculo Católico de Falces" izeneko elkarteari Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa jaso zuen onarpena kentzen diona. Onarpen hura Europako Kontseiluak emandako urriaren 28ko 2200/1996 Erregelamenduko 11. artikuluaren arabera jaso zuen.

"Sociedad Cooperativa Agrícola del Círculo Católico de Falces" izeneko elkarteak, jarduketa eremutzat Nafarroako Foru Komunitatea duenak, Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa jasotako onarpena kentzeko eskatu du. Onarpen hura jaso zuen Europako Kontseiluak emandako urriaren 28ko 2200/1996 Erregelamenduko 11. artikuluaren arabera. Hori egin du AN, S. Coop. enpresarekin itun bat sinatu zuelako 2002ko ekainaren 10ean, eta haren ondorioz ekoizleen elkarteak enpresa horrekin bat egin zuelako, haren barrenean gelditu baitzen.

Kontseiluaren 1996ko urriaren 28ko 2200/96 (EE) Erregelamenduarekin eta, Batzordearen 1997ko martxoaren 3ko 412/97 (EE) Erregelamenduarekin bat.

Horrenbestez, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez jaso ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Sociedad Cooperativa Agrícola del Círculo Católico de Falces" izeneko elkarteari Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa jasotako onarpena kentzea, I. kategoriarako (fruta eta barazkiak). Onarpen hura jaso zuen Europako Kontseiluak 1996ko urriaren 28an emandako 2200/1996 Erregelamenduko 14. artikuluaren arabera. 374 zenbakiarekin inskribatu zen Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasunaren Erregistroan. Deskalifikazio horrek 2002ko ekainaren 10etik aitzina izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 113. eta hurrengo artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

3. Ebazpen hau igortzea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren barneko Nekazaritza Zuzendaritza Nagusira, dagokion Erregistroan inskriba dezan, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Atalera eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: a0208537