116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko uztailaren 15ekoa, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, "Agrocapelu, S. Coop." sozietatea Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa behin-behinekoz onartzen duena, Europako Kontseiluak emandako urriaren 28ko 2200/1996 (EE) Erregelamenduko 14. artikuluaren arabera.

"Agrocapelu, S. Coop." sozietateak, jarduketa eremutzat Nafarroako Foru Komunitatea duenak, Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa behin-behinekoz onartzea eskatu du, Europako Kontseiluak fruta eta barazkien arloko merkatuaren antolamendu komuna ezartzeko urriaren 28an emandako 2200/1996 Erregelamenduko 14. artikuluaren arabera.

Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuak eginiko txostenaren arabera, batasun horien onarpenari buruzko arautegian eskatu baldintza eta betebehar guztiak betetzen ditu.

Kontseiluaren 2200/96 (EE) Erregelamenduarekin, Batzordearen 478/97 (EE) Erregelamenduarekin eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 1997ko apirilaren 30eko Aginduarekin bat.

Horrenbestez, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez jaso ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Agrocapelu, S. Coop." sozietatea Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa behin-behinekoz onartzea I. kategoriarako (fruta eta barazkiak), Europako Kontseiluak 1996ko urriaren 28an emandako 2200/1996 Erregelamenduko 14. artikuluaren eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 1997ko apirilaren 30ean emandako Aginduaren arabera.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 113. eta hurrengo artikuluekin eta lege hura aldatzen duen 4/1999 Legearekin bat.

3. Ebazpen hau igortzea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren barneko Nekazaritza Zuzendaritza Nagusira, dagokion Erregistroan inskriba dezan, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Eskuhartze Atalera eta interesatuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamabostean.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: A0208539