116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko uztailaren 5ekoa, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, "Frutícola Navarra" E.N.S.ari (564 NA zk.) Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa jaso zuen onarpena kentzen diona. Onarpen hura 1035/72 (EEE) Erregelamenduaren arabera jaso zuen.

"Frutícola Navarra" izeneko Eraldaketako Nekazaritzako Sozietateari, jarduketa eremutzat Nafarroako Foru Komunitatea duenari, 2001eko abenduaren 31n amaitu zaio fruta eta barazkien sektorearen merkatuaren antolamendu komuna ezarri zuen Kontseiluaren (EE) 2200/96 Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritako aldi baterako epea. Epe horretan ezinezkoa izan du Erregelamendu haren 11. artikuluan arabera ematen den fruta eta barazki ekoizleen batasunaren onarpena lortzea, merkatura ateratzeko produkzioaren bolumena ez baita Batzordearen 412/97 (EE) Erregelamenduaren 2. artikuluan ezarritakoa bezalakoa izan.

Kontseiluaren 1996ko urriaren 28ko 2200/96 (EE) Erregelamenduarekin eta Batzordearen 1997ko martxoaren 3ko 412/97 (EE) Erregelamenduarekin bat.

Horrenbestez, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13an emandako Foru Aginduaren bidez jaso ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Frutícola Navarra" E.N.S.ari Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasun gisa jaso zuen onarpena kentzea. Onarpen hori Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi kontseilariaren 1993ko maiatzaren 17ko Foru Aginduaren bidez eman zitzaion, Kontseiluaren 1035/72 (EEE) Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz, eta Fruta eta Barazki Ekoizleen Batasunen Erregistroan 351 zenbakiarekin inskribatu zen. Deskalifikazio horrek 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 113. eta hurrengo artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

3. Ebazpen hau igortzea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren barneko Nekazaritza Zuzendaritza Nagusira, dagokion Erregistroan inskriba dezan, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Atalera eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bostean.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: a0208538