116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1315/2002 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Toki Entitateei Herrietako Kontsultategien eta Kontsultategi Osagarrien funtzionamendurako 2002ko dirulaguntzak onetsi eta haiek ordaintzea agintzen duena.

2002. urtera luzatutako 2001eko Nafarroako Aurrekontu Orokorrek dirusail bat gordea dute Nafarroako Toki Entitateei udalen osasun zentroen funtzionamendurako gastuetan laguntzeko.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Zerbitzu Orokorren atalburuaren txostena ikusi da. Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Adimen Osasuneko zuzendariaren eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen Kontu-hartzailetza delegatuaren oniritzia ere badago.

Horrenbestez, abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturiko eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Herrietako Osasun Kontsultategien funtzionamendurako 2002ko dirulaguntza banatzeko modulu hauek onetsi dira:

I. mota: 34,98 euro metro koadroko eta urteko.

II. mota: 37,24 euro metro koadroko eta urteko.

II-A mota: 39,53 euro metro koadroko eta urteko.

III. mota: 39,53 euro metro koadroko eta urteko.

III-A mota: 41,80 euro metro koadroko eta urteko.

IV. mota: 41,80 euro metro koadroko eta urteko.

IV-A mota: 44,07 euro metro koadroko eta urteko.

V. mota: 44,07 euro metro koadroko eta urteko.

2. 2002. urteari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa onestea, hau da, 623.398,06 euro (seiehun eta hogeita hiru mila, hirurehun eta lauretan hogeita hemezortzi euro eta sei zentimo), Ebazpen honen Eranskinean ageri denaren arabera.

3. Toki Entitate bakoitzari aipatu Eranskinean ageri diren zenbatekoen % 75 ordaintzea, 2002ko lehenbiziko bederatzi hilabeteetako dirulaguntza gisa. Guztira 467.549,01 euro (laurehun eta hiruretan hogeita zazpi mila, bostehun eta berrogeita bederatzi euro eta zentimo bat).

4. Gastua 2002. urtera luzatutako 2001eko Gastuen Aurrekontuko "Udalen Osasun Zentroen funtzionamendurako dirulaguntza (udal kon- tsultategiak)" izeneko 547001-52310-4600-412200 kontusailaren kontura izanen da.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea Udal eta Kontzejuen Federaziora, Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomiko eta Administratiboaren Zuzendariordetzara, Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendariordetzara, Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendariordetzara, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zerbitzu Orokorren Atalera eta Aurrekontu eta Kontabilitate Atalera, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Teknikora. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 114. eta 115. artikuluekin eta Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 64. artikuluarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 52.2 artikuluari dagokionez.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamaseian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0208377