116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1000/2002 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana. Honen bitartez agintzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko Lurrraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak 2001eko urriaren 24 hartutako erabakia, Baztango Udal Plana, Udalak berak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Lurrraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak 2001eko urriaren 24an hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko onespena eman zitzaion Baztango Udal Planari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, agindu zen beharrezkoa zela Erabaki horretan ezarritako zehaztapenak jasotzen dituen Testu Bategina aurkeztea.

Aipatu Testu Bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko Erabaki hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaz emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Lurrraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak 2001eko urriaren 24an hartutako erabakia, Baztango Udal Plana, Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

2. Lurrraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak 2001eko urriaren 24an hartutako Erabakiaren E idatz-zatia (eginen den saihesbidearen akustikaren azterlan bat egiteko beharra) kentzea, Lurrraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordearen 2002ko uztailaren 4ko Erabakiari jarraikiz.

3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Udal Planaren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Ebazpen hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4. Ebazpen hau Baztango Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren seian.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa".

E R A N S K I N A

"ERABAKIA 2001eko urriaren 24koa, Lurrraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak hartua, Baztango Udal Plana, udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Baztango Udalak, Udal Plana aurkeztu zuen 2002ko abuztuaren 2an, behin betikoz onets zedin.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak proposatu du Plana behin betikoz onetsia izan dadila, baina Erabaki honen xedapen zatian ageri diren zehaztapenak eginda.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 289 e) artikuluarekin eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen antolakuntza eta funtzionamendua arautzen dituen azaroaren 14ko 224/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluarekin bat, Hirigintza Azpibatzordeak,

ERABAKI DUT:

1. Behin betikoz onestea Baztango Udal Plana; onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, beharrezkoa da honako zehaztapen lotzaile hauek jasotzen dituen Testu Bategina aurkeztea:

A) Iparraldeko Ur Konfederazioaren 99-VIII-5eko txosteneko zehaztapenak sartzea.

B) Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren 01-VIII-22ko txosteneko zehaztapenak sartzea.

C) Ondoko lurzati eta exekuzio-unitate hauek lurzoru urbanizagarri gisara sailkatzea:

-Elizondoko E.U. N2, E.U.1 eta E.U.20.

-Iruritako E.U. N1 eta katastroko 442 eta 483 lurzatiak (ur-biltegiaren ondoan).

-Arizkungo E.U. 1.

D) Udal Planeko Hirigintzako Arautegi Orokorreko 38. artikuluaren 3. idatz-zatia kentzea.

E) Elizondon proiektatu den saihesbideak hartutako eremuan, zaratak Ingurumenaren gainean izanen duen Eraginaren Azterlana sartzea, zaratak eta bibrazioak sortzen dituzten jarduerek bete beharreko baldintza teknikoei buruzko ekainaren 8ko 135/89 Foru Dekretuko 21.2 artikuluan agintzen den bezala.

F) Ugatza berreskuratzeko planaren aplikazio-eremua eta araudia sartzea.

2. Aditzera ematea Erabaki honen kontra zilegi dela, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Gobernuan, Erabakia jakinarazi, edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen bada, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 115 eta 114. artikuluek agintzen dutenaren arabera; edo bestela Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan Erabakia jakinarazi, edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen bada, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluak agintzen duenaren arabera.

3. Foru agindu hau Baztango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita lauan.-Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko idazkaria, Jesús Ascunce Elizaga".

Iragarkiaren kodea: A0208822