116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1017/2002 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko Errektoreak emana, Juan Carlos Gortari Izu arkitektoari adjudikatzen diona Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kiroldegia berritzeko proiektuaren idazketa, baita obra-zuzendaritza ere, hala badagokio, C0024/02 espedientea.

Ekainaren 16ko Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluak ezartzen duena betez, jendaurrean jakinarazten da ezen abuztuaren 29ko 1017/2002 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko Errektoreak ondoren aipatzen den kontratuaren adjudikazioa egin duela:

-Helburua: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kiroldegia berritzeko proiektuaren idazketa, baita obra-zuzendaritza ere, hala badagokio.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publiko irekia.

-Adjudikazioaren prezioa: 27.642,00 euro, BEZ barne proiektua idazteko, eta 22.026,00 euro obra zuzentzeko, hala badagokio.

-Adjudikazioduna: Juan Carlos Gortari Izu.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bederatzian.-Jarduneko errektorea, Patricio Hernández Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0209826