116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1367/2002 EBAZPENA, irailaren 4koa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, katedradun izateko hautapen prozeduretarako deialdian aurreikusi epaimahaikideak izendatzen dituena. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 5eko 449/2001 Foru Aginduaren bitartez onetsi zuen deialdia, eta martxoaren 1eko 50/2002 Foru Aginduaren bitartez aldatu.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 5eko 449/2001 Foru Aginduaren bitartez onetsi zuen katedradun izateko hautapen prozeduretarako deialdia, eta martxoaren 1eko 50/2002 Foru Aginduaren bitartez aldatu.

Seigarren oinarriaren 2. atalean xedatzen denez, epaimahaiek mahaiburua izanen dute, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak edota Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko ikuskatzaileek kidegoko funtzionarioen artean izendatua, eta lau epaimahaikide, kasuan kasuko kidegoan katedradun diren irakasleen artean zozketaz izendatuak.

Orobat, dio "ezinezkoa bada mahaikide guztiak arestian aipatu bezala hautatzea, maila bereko beste kidego batzuetako irakasle katedradunak eta unibertsitateko irakasleen kidegoetako irakasleak izendatzen ahal dira. Xedatu den modu horren arabera epaimahaiak eratzea ezinezkoa den espezialitateetan, kasuan kasuko gaiko profesional espezialistak izendatzen ahal dira batzordekide".

Aipatu oinarriak aukera ematen du Epaimahai bera izendatzeko espezialitate baterako baino gehiagotarako, baita epaimahai bakoitzeko ordezko mahaiburu eta mahaikideak izendatzeko ere, ahal den kasuan.

Aurreikusitako zozketa 2002ko apirilaren 3an egin denez gero, bidezko da zenbait espezialitatetako epaimahaikideak izendatzea.

Ondorioz, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuan eta irailaren 30eko 343/1999 Foru Aginduan emandako eskurantzekin bat etorriz,

EBATZI DUT:

1. Katedradun izateko hautapen prozeduretarako deialdiaren seigarren oinarrian aurreikusi epaimahaiak izendatzea. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak abenduaren 5eko 449/2001 Foru Aginduaren bitartez onetsi zuen deialdia, eta martxoaren 1eko 50/2002 Foru Aginduaren bitartez aldatu. Eranskinean adierazitako funtzionarioak izanen dira mahaikide Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko zenbait espezialitatetan.

2. Adieraztea bost egun baliodun daudela errefusatzeko edo abstentzioa adierazteko, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

3. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zehaztutako diru-ordainak jasoko dituzte mahaikideek, maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuan agindu bezala, non Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasle unibertsitateetatik kanpokoek langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik jaso beharreko diru- ordainak arautzen baitira.

4. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Hautapen Batzordeak izendatuko ditu, espezialitate bakoitzean onartzen diren izangaien kopurua kontuan hartuta.

5. Ebazpen hau Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta interesatuei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren lauan.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

E R A N S K I N A

Irudi Pertsonalaren Aholkularitza eta Prozesuak, Ibilgailuen Mantenimenduko Antolaketa eta Prozesuak, eta Ostalaritza eta Turismoa

Mahaiburua: Miguel Sola Ramírez de Arellano.

Mahaikideak: Fernando Carroza Cabezón, Amado Sanz Marco, Salvador Pazos Sierra, Jesús Bariain Arregui.

Hizkuntza Eskola Ofizialetako aleman eta italiera

Mahaiburua: Antonio Jaurrieta Ezquerro.

Mahaikideak: Milena Bini Fiocchini, Félix Otano Zaratiegui, Antonio Marticorena Valencia, Joaquín Yagüe Cornago.

Iragarkiaren kodea: a0209677