116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

731/2002 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasaguneak, 116/019 k.p.an eta 117/491 k.p.an, Caparrosoko udal mugapean, kentzeko eraikuntza proiektuaren jendaurreko informazioaldia ebatzi eta hura behin betikoz onesten duena.

Otsailaren 12ko 193/2002 Ebazpenaren bidez onespen teknikoa eman zitzaion Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasaguneak, 116/019 k.p.an eta 117/491 k.p.an, Caparrosoko udal mugapean, kentzeko eraikuntza proiektuari eta jendaurrean jarri zen. Ebazpen hori 2002ko maiatzaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (32. zk.) eman zen argitara.

Ebazpen horren bitartez, ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera eman zitzaion eta proiektua jendaurrean jarri zen, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian honako hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa: Jesús María Pérez Arana jaunak, Caparrosoko 1. poligonoko 241. lurzatiaren jabea baita, aurkeztua.

Finka horretako putzua lekuz aldatzeko eskatzen du, obrek ukitzen baitute.

Erantzuna:

Arazo teknikoak direla eta, gomendagarria da aipatu putzua proiektuan ez sartzea. Beraz, desjabetzapenerako espedientea egitean, obra egiteko lurzati horretatik hartu beharreko lur azala, eta ondasun horri dagozkion kalte-ordainak finkatuko dira.

2. alegazioa: Alberto Luqui Jiménez jaunak, Caparrosoko 7. poligonoko 356. lurzatiaren jabea baita, aurkeztua.

Eskatu du:

1.-Okupatu beharreko lur puska balio justuan tasatzea.

2.-Proiektuak ukitzen duen drainatze putzua berriro egitea.

Erantzuna:

1. Desjabetzapen espedientea egitean, behar den unean, egoki jotzen den kalte-ordaina proposatuko da.

2. Arazo teknikoak direla eta, bidezkoa da aipatu putzua proiektu berrian ez sartzea. Horregatik, okupatu beharreko lurrengatik emanen zaizkion kalte-ordainez gain, putzuari dagozkionak ere jasoko ditu.

3. alegazioa: Jesús Mª Aguirre Pascual jaunak, "Comunidad de Regantes de la Bayunga"ko presidentea baita, aurkeztua.

Eskatu du:

1.-Kalte-ordainak pagatzea proiektuak ukitzen dituen ureztatzaile elkartearen lur guztiengatik. Izan ere, sailkapenean bidetzat hartutako lurren zati handi bat hustubidea da.

2.-Egun ureztatzekoak diren lurrak halaxe mantentzea proiektu berrian.

3.-Ureztatzaile elkartearen "Río Mayor" izeneko ubidean edozein obra egin aurretik, haren berri ematea, nekazariei kalterik ez egitearren, ur horri esker 1.000 hektarea ureztatzen baitira.

4.-Caparroso-Martzilla errepidetik trenbide-pasagunerako sarbide nagusia hobetzea.

Erantzuna:

1. Ureztatzaileen elkarteak ez du egiaztatu obrek ukitutako lurren titulartasuna. Hori horrela, egiaztapen hori aurkeztu beharko du, okupatu aitzineko aktak egin baino lehen.

2. Proiektuaren arabera, obrek ukitutako ureztatze-ubide guztiak berriro eginen dira.

3. Obrak esleitutakoan, hasi aurretik, ureztatzaileen elkarteari deituko zaio, obrek ukitutako ubideak lehengoratzeko lan ildoak adostearren, helburua baita nekazariendako kalterik ez sortzea, edo, beharrezkoa bada, ahalik eta gutxien kaltetzea.

4. Puntu honetan alegatutakoa kontuan hartu da. Ondorioz, oraingo bidearen egokitzapena eraikuntza proiektuan sartuko da.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak egin duen txostenean adierazi du, ukitutako lurzatietan behin betikoz okupatu beharreko azalerari dagokionez, aldaketa txiki batzuk gertatu direla, egoki iruditu baitzaie 2.069 m2 lur aldi baterako okupatzea pilaketetarako.

Azkenik, adierazi behar da proiektu hau behin betikoz onesteagatik, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 153. artikuluko eta uztailaren 6ko 780/2001 E.D.aren 235.7 artikuluko aurreikuspenak aplikatu behar zaizkiola, hots, proiektuaren onura publikoa eta interes soziala deklaratzea eta ukitutako lurrak presaka okupatzea, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legerian aurreikusiaren ondorioetarako.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoari jarraituz, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturiko ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasaguneak, 116/019 k.p.an eta 117/491 k.p.an, Caparrosoko udal mugapean, kentzeko proiektuaren jendaurreko aldia ebaztea, ebazpen honen azalpen zatian alegazioei emandako erantzunetan adierazitakoarekin bat.

2. Behin betikoz onestea Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasaguneak, 116/019 k.p.an eta 117/491 k.p.an, Caparrosoko udal mugapean, kentzeko proiektua, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen honen eranskin gisa ageri dena. 796.766,74 euroko aurrekontua du, kontrata bidez egiteko, bost hilabetean.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzura, Desjapetzapen Atalera, Caparrosoko Udalera, alegazio egileei, eta Rosa Mª Garde Redondo andreari eta León Pascual Iribarren jaunari, Caparrosoko 6. poligonoko 487 eta 489. lurzatien jabeak baitira, hurrenez hurren, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bian.-Herrilan zuzendari nagusia, Álvaro Miranda Simavilla.

"ZARAGOZA-ALTSASU LINEAKO TRENBIDE-PASAGUNEAK, 116/019 K.P.AN ETA 117/491 K.P.AN, CAPARROSOKO UDAL MUGAPEAN, KENTZEKO PROIEKTUA"

Ukitutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehaztua

CAPARROSOKO UDAL MUGAPEA

1 Echevarri Pascual, Francisco 0 0 6 482 Laborant. int.

N.A.N. 15731756

2 Garde Redondo Rosa María 1570 1137 6 487 Laborant. int.

N.A.N. 72643998

3 Pascual Irribarren León 2640 932 6 489 Laborant. int.

N.A.N. 15578010

4 Perez Arana Jesús María 32 0 1 241 Laborant. int.

N.A.N. 72658257

Perez Arana Florencio

N.A.N. 15812871

5 RENFEREN NAFARROAKO ONDARE BURUTZA 637 0 1 206 Larreak

I.F.Z. G28016749

6 RENFEREN NAFARROAKO ONDARE BURUTZA 496 0 5 622 Larreak

I.F.Z. G28016749

7 Echevarri Pascual, Francisco 412 0 5 790 Laborant. int.

N.A.N. 15731756

8 Moliner Luqui María Teresa 1644 0 5 809 Laborant. int.

N.A.N. 15776608

9 Luqui Jimenez Alberto 1677 0 7 356 Laborant. int.

N.A.N. 16011041

10 Jimenez Aicua, Rafael 728 0 7 351 Laborant. int.

N.A.N. 15578476

11 Pascual Echevarría , Jesús 62 0 6 546 Laborant. int.

N.A.N. 15731575

Iragarkiaren kodea: A0209069