116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

592/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Noain-Taxoare eta Iruña Hegoa-Iruñeko mendebaldeko ingurabidea lotuneak birmoldatzeko lanak" egiteko kontratua esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da maiatzaren 24ko 592/2002 Foru Aginduaren bidez kontratu hau esleitu dela:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

-Esleitzeko modua: lehiaketa.

-Esleipenaren prezioa: 3.753.003,14 euro.

-Egiteko epea: 12 hilabete.

-Esleipen-hartzailea: Pavimentos de Navarra, S.A. (Padenasa).

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita lauan.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: a0208892