116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gorputz hezkuntzako lizentziatua izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko abuztuaren 5ean emandako Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gorputz hezkuntzako lizentziatua izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten da. Alfredo Fanlo Nuin jauna izendatzen da eta plantillan 4280 zenbakia duen lanpostua esleitzen zaio, Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuari atxikia.

Deialdia 1999ko ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (78 zk.).

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren bostean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: a0208898