116. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, ekainaren 129/2002 Foru Dekretuarena. Haren bidez tributu arloko zenbait prozeduraren gehieneko epeak eta administrazioaren isiltasunak sortutako ondorioak arautu ziren.

Ekainaren 129/2002 Foru Dekretuaren bidez tributu arloko zenbait prozeduraren gehieneko epeak eta administrazioaren isiltasunak sortutako ondorioak arautu ziren. Argitaratu 2002ko abuztuaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean egin zen, 102. zenbakian hain zuzen. Testuan ohar bat dagoela oharturik, hona hemen argitaratu beharreko zuzenketa:

7491. orrialdean, lehenbiziko zutabean, i) letran, honela dio: "...Erregelamenduko 62.6 artikulua eta Bigarren Xedapen Gehigarria aplikatuz". Baina honela behar du: "...Erregelamenduko 62.7.6. artikulua aplikatuz".

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamabian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0209917