114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N D O S I L L A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen direla, hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerek ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Arascón, S.A. (Aragonesa de Asfaltos y Construcciones). Jarduera: aglomeratu asfaltikoa beroan egiteko planta. Tokia: La Cantera alderdia, 3. poligonoa, ukitutako lurzatiak: 1.085 A, 1.085 B eta 889. Herria: Andosilla.

Eskatzailea: Gráficas Tres, S.A. Jarduera: arte grafikoak (handitzea). Tokia: Udalaren industrialdea. Herria: Andosilla.

Eskatzailea: Jesús Escaray Pascual jauna. Jarduera: haragirako ardien aziendategia (legeztatzea). Tokia: Las Peñas alderdia, 4. poligonoa, 754. lurzatia. Herria: Andosilla.

Eskatzailea: David Subirán Sarasa jauna. Jarduera: ostatua (legeztatzea). Tokia: Plaza Nueva, 24. Herria: Andosilla.

Andosillan, bi mila eta biko uztailaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: A0208657