114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Xumutxo, S.L. Jarduera: supermerkatua. Tokia: PII Landa industrialdeko 606. lurzatia, dotazioetarako eraikina.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Leitzan, bi mila eta biko irailaren hamahiruan. Alkatea, Tomás Azpiroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0209916