114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Zehapenaren jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 314/02. Jabea: Irujo Echavarri Ignacio. Matrikula: NA-5201-AK. Arau-haustearen tokia: Altzutzate karrika, 19. Eguna: 2002-01-04. Ordua: 00:50. Zenbatekoa: 60,10 euro. Arau-haustea: 171 ZEO.

Espedientea: 325/02. Jabea: Irazabal Gorroño Miren Jose. Matrikula: BI-1748-CN. Arau-haustearen tokia: Zubiarte karrika, 28. Eguna: 2002-01-19. Ordua: 19:55. Zenbatekoa: 97 euro. Arau-haustea: 38.3 BSL 91.2 ZEO.

Isuna, irmo egin eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, orobat ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uharten, bi mila eta biko abuztuaren bian. Alkatea, José Iriguíbel López.

Iragarkiaren kodea: A0208668