114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Behin betiko onespena 7. poligonoko 469. lurzatiaren xehetasun azterlanari

Oibarko Udalak, 2002ko abuztuaren 2an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea, Oibarko Hirilur Katastroko 7. poligonoko 469. lurzatiaren xehetasun azterlana, Guillermo Otano Pérez jaunak sustatu duena, eraikin berri baten lerrokadurak eta sestrak zehazteko asmoz, betiere Francisco Javier Artaso Senosiáin jaun arkitektoak prestatutako dokumentazioari jarraikiz (2002ko maiatzaren 31n ikus- onetsia); hasieran aurkeztutako dokumentuari inolako aldaketarik egin gabe, hura osoko bilkurak hasiera batez onetsi baitzuen 2002ko ekainaren 7an eta hasierako onespen hori 2002ko 78. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 28koan, eta 2002ko uztailaren 10eko "Diario de Navarra" egunkarian eman zen argitara.

2. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Oibarren, bi mila eta biko abuztuaren seian. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0209592