114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Behin betiko onespena Oibarko arau subsidiarioetako UA-14 unitatearen xehetasun azterlanari

Oibarko Udalak, 2002ko abuztuaren 2an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea, Oibarko arau subsidiarioetako UA-14 unitatearen xehetasun azterlana, María Teresa Codesido Ruiz andreak sustatu duena, unitatearen osoko garapena bermatzeko asmoz, nola urbanizazioari hala eraikuntzari dagokienez, betiere Juan Miguel Pérez Equiza jaun arkitektoak prestatutako dokumentazioari jarraikiz (2002ko martxoaren 14an ikus-onetsia). Nolanahi ere, Udal arkitektoak 2002ko ekainaren 13an eginiko txostenean biltzen diren oharrak bete beharko ditu sustatzaileak.

Delako xehetasun azterlana osoko bilkurak hasiera batez onetsi zuen 2002ko ekainaren 7an eta hasierako onespen hori 2002ko 78. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 28koan, eta 2002ko uztailaren 10eko "Diario de Navarra" egunkarian eman zen argitara.

2. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Oibarren, bi mila eta biko abuztuaren seian. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0209591