114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko irailaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko 31 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, 2002ko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko 31 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko maiatzaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (60. zk.).

2002ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez (2002ko uztailaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 87. zk.), deialdira onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioen epea beterik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

Bidezko da, halaber, merezimendu lehiaketako Epaimahaian Langileen Batzordeko ordezkariak izanen direnak izendatzea.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez delegaturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko 31 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko behin-betiko zerrenda onestea.

Epaimahaian Langileen Batzordeen ordezkariak honako hauek izanen dira: Fernando Erburu Elizondo jauna, mahaikide titular, eta Juan Aranburu Pastor jauna, mahaikide ordezko.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea, bidezko ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bederatzian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

E R A N S K I N A

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ARAUJO GALLEGO, JESUS ANGEL

ARBONIES JIMENEZ, FRANCISCO JAVIER

RICO MORAL, RAMONA

Baztertuak:

4.c) atalean eskatutakoa ez betetzeagatik:

ARNEDILLO REMIREZ, ANA ISABEL

Iragarkiaren kodea: A0209821