114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2002ko uztailaren 22ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ondoko ordenantza honen aldaketa:

-"Ordenantza fiskala, trakzio mekanikodun ibilgailuak egonaldi mugatuko eremu publikoetan aparkatzeko tasak arautzen dituena".

Aldaketak indarra hartuko du testu berria Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko egunean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, espedienteak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta, behar izanez gero, egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, bi mila eta biko uztailaren hogeita hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208365