114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R B A I T Z E T A

2001eko kontu orokorra. Hasierako onespena

Orbaitzetako Udalak, 2001eko uztailaren 23an egindako bilkuran, legeak eskaturiko gehiengoaz hasiera batez onetsi zuen 2001. urteko ekitaldiko kontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 305. artikuluan xedatua betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin-behineko onespena behin betiko bilakatuko da.

Orbaitzetan, bi mila eta biko uztailaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Jorge Eginoa Txapar.

Iragarkiaren kodea: A0208364