114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F I G A R O L

Lehiaketa irekia. "Figarolen kaleen zoladura, hornidura eta saneamendua" izeneko proiektuko obren kontratazioa eta exekuzioa

-Modalitatea: plegu itxien bidezko lehiaketa publikoa.

-Aurrekontua: 731.510,54 euro, BEZa barne.

-Enpresa sailkapena: G-3-D eta E-1-C.

-Epea: 8 hilabete.

Administrazio klausula partikularren plegua, proiektua eta planoak interesatuen eskura izanen dira, proposamen ekonomikoak aurkezteko epea bukatu arte, Copyprinten (Paulino Caballero, 38, Iruña) eta Papiro liburu dendan (calle Mayor, Zarrakaztelu).

Proposamenak noiz aurkeztu: lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 26 egun naturaletan.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: Figarolgo Kontzejuan, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko bosgarren egun naturalean, arratseko bederatzietan.

Informazio gehiago 650410451 telefonoan.

Figarolen, bi mila eta biko abuztuaren seian. Kontzejuko burua, Eduardo Traguany Ortiz.

Iragarkiaren kodea: A0208932