114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako Allinibar kalea urbanizatzeko lanak egitea. Obra lizitazioa

Xedea: Lizarrako Allinibar kalea urbanizatzeko lanak egitea, espedientean dagoen agiri teknikoen arabera.

Egiteko epea: hiru hilabete.

Tramitazioa: arrunta.

Prozedura: irekia

Esleipen bidea: lehiaketa.

Lehiaketarako aurrekontua: 169.627,03 euro, (gastu orokorrak, industri mozkina eta BEZa barne), lizitatzaileek zenbateko hori hobetu ahal izanen dute, eta eskaintzan agertu beharko da, xehatua, Balio Erantsiaren Zerga (BEZ). Aurreko zenbatekoa gainditzen duten proposamenak ez dira onartuko.

Behin-behineko bermea: kontraturaren aurrekontuaren ehuneko 2.

Sailkapena:

-A taldea; 01 azpitaldea; a) kategoria.

-E taldea; 01 azpitaldea; a) kategoria.

-C taldea; 04 azpitaldea; a) kategoria.

-G taldea; 06 azpitaldea; b) kategoria.

-I taldea; 09 azpitaldea; a) kategoria.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen dena. Jatorrizko agiriak aurkeztu behar dira, edo indarrean dagoen legeriaren arabera kautotutako kopiak.

Baldintzen Pleguen eta Proiektuaren Publizitatea: egun baliodun guztietan egonen dira ikusgai, larunbatak izan ezik, 9:00etatik 14.00etara eta 16:30etatik 20:00etara, Lizarrako Seri-color enpresan, Urederra Ibaia plazan, 7. Halaber, aipatu pleguak eskatu ahal dira Infolocal zerbitzuaren bidez, honako telefono honetara deituz: 012.

Eskaintzak aurkezteko lekua eta epea: Lizarrako Udalaren Erregistro Orokorrean, Sorkunde Garbiaren Pasealekua, 1 iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hogeita zazpigarren egun naturala arte, bulego ordutegietan 10:30etatik 13:30etara, edo ta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arautegiak ezarri bezala, kasu honetan gertaera hau jakinarazi beharko baitute proposamenak aurkezteko gehinezko epea eta ordutegiaren barnean, fax-en bidez (948- 548232 zenbakia) edo telegramaren bidez, Udalaren Erregistro Orokorrera zuzenduta. Hala eta guztiz ere, aurkezteko azken datatik eta biharamunetik hamar egun natural proposamena jaso gabe igaro ondoren, ez da inolaz ere onartuko.

Eskabide eredua: klausula administratibo eta partikularren pleguan aipatzen dena.

Iragarkien gastuak: esleipen-hartzailaren kontura.

Eskaintzak irekitzeko lekua eta data: klausula administratibo eta partikularren pleguan aipatzen direnak.

Lizarran, bi mila eta biko abuztuaren hamalauan. Alkatea, Josefina Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0209172