114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N O

Aranoko Suro auzoko uraren distribuzio Sarea berritzeko eta kaleei zoladura emateko obren lehiaketa publikorako deialdia

Xedea: Aranoko Suro Auzoko uraren distribuzio sarea berritzea eta kaleei zoladura ematea.

Prozedura: irekia.

Modua: lehiaketa publikoa.

Aurrekontua: kontrata bidezko aurrekontua, 164.746,32 ? (BEZ-a barne).

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak, Aranoko Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita sei egun naturalen ondorengo ostegunean, 13.00 orduak arte.

Proposamenen irekiera: Aranoko Udaleko Batzar Aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta ondorengo ostegunean, 18.00etan.

Kontratisten sailkapena: E taldea, 1 azpitaldea, d kategoria, eta G taldea, 6 azpitaldea, d kategoria.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan azaltzen direnak. Aurkeztu behar diren dokumentuak orijinalak edo kopia konpultsatuak izango dira.

Proiektu teknikoa eta baldintza ekonomiko administratiboen plegua lizitatzaileen eskura daude, kontsultarako, ostegunetan Aranoko Udaleko idazkaritzan (Goiko Kalea z/g 31.754 Arano. Mugikorra 696429896 edo fijoa 948.514045), eta Urbieta Kopiak kopisterian, Urbieta kalea 7, galeriak, 20120. Hernani).

Aranon, bi mila eta biko irailaren hamabian. Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:

N.A.N. zenbakia:

Bizitokia:

Jakinerazpenetako helbidea:

Nere izenean, edo ................. ordezkatuz, ............. helbideduna, IFZ ............. zenbakiduna, Aranoko Suro Auzoko uraren distribuzio Sarea berritzeko kaleei zoladura emateko obren proiektu, aurrekontu, eta baldintza pleguaren berri dudalarik, hitza ematen dut horiek oso osorik eginen ditudala, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta diru honen arabera: ............. letraz, .......................... euro (BEZ-a barne).

(Eguna, sinadura eta entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0209869