114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Yolanda Azanza Ilzarbe andrea Udalaren langile izendatzea, Zizur Nagusiko Udaleko kontu hartzaile-diruzain lanpostuan, bitarteko gisan, ari dadin

Zizur Nagusiko kontu hartzaile-diruzain lanpostua, oposizio-lehiaketa bidez eta bitarteko gisa betetzeko Gobernu Batzordeak 2001eko azaroaren 23an onetsi eta 2002ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 14an, argitaratutako deialdian (Gobernu Batzordeak 2002ko otsailaren 15eko erabakiaren bidez aldatua, 2002ko 24. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 25ean argitaratua) xedatutako hautatze prozesua bukatu denez, aipatu oposizioko epaimahaiak izendapen proposamena egin duenez, eta deialdiko 18. oinarrian ezarritakoa bete ondoren, Yolanda Azanza Ilzarbe andrea kontu hartzaile-diruzain lanpostua betetzeko izendatu dut. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ere ematen dut.

Alkatetzaren 193/2002 Dekretua, 2002ko abuztuaren 20koa.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko abuztuaren hogeian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0209594