114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Obra kontratua, Zizur Nagusiko Udaltzaingoaren instalazioak berritzeko

Kontratuaren xedea: Zizur Nagusiko Udaltzaingoaren instalazioak berritzeko obra kontratatzea.

Lizitazioaren aurrekontua, gehienez: 120.453,66 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: lau hilabete.

Izapidaketa: arrunta.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko modua: lehiaketa.

Prozeduran parte hartzeko bermea: ez da behar.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Zizur Nagusiko Udalaren idazkaritza orokorrean aurkeztuko dira (Erreniega parkea, z.g., 31180 Zizur Nagusia; telefonoa: 948-181896; faxa: 948-180697; iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun natural igaro eta hurrengo eguneko 14:00ak baino lehen.

Kontratuaren klausula adiministratiboen plegua interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Iragarkien gastuak: esleipen hartzailearen kontura.

Eskaintzak irekitzeko tokia eta eguna: jendaurrean irekiko dira. Prentsan iragarriko da non, noiz eta zer ordutan.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko irailaren bian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0209593