114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2002ko uztailaren 19ko 9:00etan, "Asociación de Empresarios Navarros de Transporte Sanitario" izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla (anagraman AENAT). Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da, eta dagokion lanbide eremuak aipatu eginkizunetan jardun eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresaburuak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: José María Urroz Arrastio (Ambulancias Baztan-Bidasoa, S.L.) eta Javier Rodríguez Mercadilla (Transportes Sanitarios de Aragón, S.A.).

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hemeretzian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0208275