114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen ebazpenak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.1 eta 2. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea dokumentu honetan azaltzen diren Gobernuaren erabakiei dagokienez, hain zuzen ere garraioko zehapen-ebazpenei eta, ondorioz, lege horren 59.5. artikuluan xedatutakoa betetzen da.

Alberto Zaratiegui Zubicoa jaunak, Distribuciones Ali Dos Mil, S.L. enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko uztailaren 16ko 2.148 zehapen-ebazpenaren aurka 2001eko urriaren 5ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 1.382,33 euroko isuna jarri zen 2000ko urriaren 27an N-232 errepidearen 88,000 kilometroan NA-7500-AC ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere gidariak ez zizkiolako aurkeztu salaketa egin zuen agenteari jarduneko asteko eta gidatu zuen aurreko asteko azken disko-diagramak aurkeztu.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko maiatzaren 4an Distribuciones Ali Dos Mil, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA 00176/2001 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko urriaren 27an N-232 errepidearen 88,000 kilometroan NA-7500- AC ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere gidariak ez zizkiolako aurkeztu salaketa egin zuen agenteari jarduneko asteko eta gidatu zuen aurreko asteko azken disko- diagramak aurkeztu.

2. 2001eko maiatzaren 22an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko uztailaren 2an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko uztailaren 22an aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, eta horrela erabaki zen interesatuak ez zituelako salaketa jaso zuen agentearen disko-diagramen irakurtzeko moduko kopia erkaturik aurkeztu, hau da, Angel Munarriz Barbarin jaunarenak, eta beste gidari batenak aurkeztu zituen, E. Munarriz jaunarenak; proposatu den zehapena egin den arau-haustearen arabera graduatu da. aurkeztu ez diren disko-diagramak kontuan hartuta. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko uztailaren 16ko 2.148 zehapen-ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen- prozedura bukatu zen eta Distribuciones Ali Dos Mil, S.L. enpresari 1.382,33 euroko isuna ezarri zaio .

4. 2001eko urriaren 5ean Alberto Zaratiegui Zubicoa jaunak, Distribuciones Ali Dos Mil, S.L. enpresaren eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta bertan esaten du akatsa egin dela gidariaren izenean eta eskatu zitzaizkion disko guztiak aurkeztu zituela.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak bidezkotu egiten du aurkeztu diren diskoen fotokopiak E. Munarriz gidariarenak direla, hori baita bere enpresan lan egiten duen gidariaren izena, eta esaten du eskatu zaizkion diskoak aurkeztu dituela.

Europako Elkarteko Kontseiluaren abenduaren 20ko 3821/1985 Erregelamenduak 15.2. artikuluan dioenez, gidariek erregistro-orriak erabili behar dituzte ibilgailua gidatzen duten egun guztietan, ibilgailuaren ardura hartzen duten unetik. Artikulu horretako 7. puntuan xedatuta dagoenez, gidariak aribideko asteko erregistro-orriak eta, beti ere, ibilgailua erabili duen azken asteko azken eguneko orria kontrol-agenteei aurkezteko moduan eduki behar ditu. Aztergai dugun kasuan betebehar hori ez da bete, errekurtsogileak urriaren 23, 24, 25 eta 26ko diskoen fotokopia erkatu gabea aurkeztu duelako, baina ez du gidatu zuen aurreko asteko azken egunekoa aurkezten.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 141.q) artikuluan ezarri da arau-hauste larriak direla aurreko lerrokadetan ezarri ez diren guztiak, eta arau erregulatzaileen arabera larritzat kalifikatzen ahal direnak.

Ildo horretatik, eta adierazi den manu hori garatuz, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 198.i) artikuluan, esaten da arau- hauste larria dela takografoko diskoak administrazioari emateko ez gordetzea, indarreko legerian ezarri dena bete gabe.

Horregatik guztiagatik aldatu egiten da zehapenaren munta, kontuan hartuta eskatu zaizkion diskoak aurkeztu dituela, nahiz eta gidatu zuen aurreko asteko azken diskoa falta.

2. Honen aurreko atalean ezarri den hori abiaburutzat hartuta, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, bidezkoa da arau-haustearen kalifikazioa aldatzea eta larritzat jotzea. Ezarri den zehapena 300,51 euroko isuna da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Zati baten onestea Alberto Zaratiegui Zubicoa jaunak, Distribuciones Ali Dos Mil, S.L. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko uztailaren 16ko 2.148 zehapen-ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa eta zehapena 300,51 euroko isunera murriztea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Jesús María Sánchez Alvarez jaunak, Basatir, S.L. enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 2609/2001 zehapen-ebazpenaren aurka 2001eko abuztuaren 31n jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 90,15 euroko isuna jarri zen 2001eko urtarrilaren 13an N-1 errepidearen 401,000 kilometroan M-5268-VS ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere 2001eko urtarrilaren 13ko egunaren aurreko disko-diagramak ez aurkezteagatik.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko maiatzaren 11n Basatir, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA 01033/2001 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2001eko urtarrilaren 13an N-1 errepidearen 401,000 kilometroan M-5268-VS ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere 2001eko urtarrilaren 13ko egunaren aurreko disko-diagramak ez aurkezteagatik.

2. 2001eko maiatzaren 24an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko uztailaren 5ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko uztailaren 24an aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen arau- haustearen zehapena aldaraztea eta arintzat jotzea, alegazioen fasean aurkeztu dituelako agenteari aurkeztu behar zitzaizkion diskoak, arauak ezartzen duelako pertsonalak diren diskoak gidariak eraman behar dituela, eta gidariak erabiltzen zuen diskoa baino ez zion aurkeztu agenteari. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 2609/2001 zehapen-ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Basatir, S.L. enpresari 90,15 euroko isuna ezarri zaio .

4. 2001eko abuztuaren 31n Jesús María Sánchez Alvarez jaunak, Basatir, S.L. enpresaren eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta bertan ondokoa esaten du: indefentsioa egon dela ez zitzaiolako salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena igorri; esaten du zehapena eman duen organoak ez duela horretarako eskumenik; adierazi du hautsi egin dela ustezko errugabetasunaren oinarria, ez direlako proposatu zituen frogak egin; tipifizitate eta legezkotasun oinarriak hautsi direla dio.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du indefentsioa egon dela ez zitzaiolako salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena igorri; esaten du, halaber, hautsi egin dela ustezko errugabetasunaren oinarria, ez direlako proposatu zituen frogak egin.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Ildo beretik doa 1990eko irailaren 14ko Auzitegi Gorenaren epaiak adierazi duena, "zehatutako egitate bati buruzko salaketa zerbitzu baten ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dagoela, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar dela, administrazio egintza eraginkor baten funtsezko bermea delako; halere, hori ez da arrazoia izanen, errugabetasun usteari buruzko konstituzio printzipioarekin koordinatuz, agente batek egindako salaketa bat ukitu ezin ahal izateko, errealitate hori hautsi egin daitekeelako kontrako froga egokien bidez". Oinarri hori legez bildu da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluan: "Agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek adierazten dituzten eta legez eskatzen diren beharkizunak betez dokumentu publikoan islatzen diren gertaerek frogen balioa dute, interesatuek beraien eskubideak defendatuz aurkez ditzaketen frogak gorabehera".

Kasu jakin honetan errekurtsogileak alegazioen fasean aurkeztu zituen eskatu zitzaizkion diskoen kopiak eta, ondorioz, zehapen-ebazpenean aldatu egin zen arau-haustearen kalifikazioa, baina arau-haustea da salaketa egin zen unean bertan ez aurkeztea.

Gogorarazi behar dugu egin izan arren Auzitegi Gorenaren epaietan, besteak beste 1989ko urriaren 23koan, 1990eko urtarrilaren 29koan eta 1997ko maiatzaren 21ekoan behin eta berriz ezarri den arren: "administratuaren eskuetara aldatzeak jarduteko zama, Administrazioak duen pribilegiozko lekuaren ondorioz, ez du esan nahi frogatzeko zama ere hari dagokionik; izan ere, Administrazioak gaitzesteko moduko portaera bat administratuari egozten dionean, espedientean egozten diren egitateak eta haiei dagokien kalifikazio juridikoa frogatzeko bitartekoak jaso behar ditu espedientean, Konstituzioak bermaturiko ustezko errugabetasuna aldarazteko", egia dela, bestalde, Auzitegi Gorenaren Bigarren Salaren ebazpenetan behin eta berriz berretsi dela, besteak beste 1986ko maiatzaren 30ekoan, 1988ko martxoaren 15ekoan eta 1991ko apirilaren 17koan, eta haren doktrina guztiz aplikagarria da Administrazioaren zehapen eremuan, "ustezko errugabetasuna behin-behineko egia dela, aurkako froga-jarduketa batekin deusezta daitekeena, froga txikiena izanda ere aski eta egokia bada..." Hori, kasu honetan, arau-haustea den gertaera nola gertatu zen zuzenean ikusi zuen agintaritzako agenteak egin zuen salaketa-orrian zehaztu da, eta horren salaketak, arestian ere esan denaren ildotik, salatu diren gertaera horiek ustez egia direla (iuris tantum) esan nahi dute, baldin eta kontrakorik frogatzen ez bada. Eta "ez da, inola ere, txosten horiek egia berez direnik, hori eztabaidagarria litzatekeelako, frogarako elementua direla baizik eta administrazioaren ustez nahikoak izan dira zehapenak ezartzeko, eta instantziako Salak ere uste bera izan du baieztatzerakoan, alderdi egileak ez baitu kontrako ezer frogatu ".

2. Esaten du zehapena eman duen organoak ez duela horretarako eskumenik

Lehenengo eta behin, adierazi behar da Nafarroak baduela eskumenik garraioen arloan eta eskumen horiek historikoak direla.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak 49.1 artikuluan xedatzen du Nafarroak, Foru Erregimenari esker, garraioen arloan berariazko eskumenak dituela Nafarroan egiten diren garraioei dagokienez, eta 49.3. artikuluak ezarri du "trafiko eta zirkulazioari dagokionez, Nafarroak osorik artatuko ditu egun dituen ahalmen horiek".

Errepidez eta harien bidez egiten diren garraioen arloan Estatuak dituen eskumenak Autonomia Erkidegoen eskuetan uzteko uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoak Autonomia Erkidego horien eskuetan uzten ditu ikuskapenak egiteko eta zehapenak ezartzeko ahalmenak.

Zehatzago esateko, uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoaren xedapen gehigarrietatik lehenengoak ezarri du Nafarroako Foru Komunitateak lege horrek ezarri dituen funtsezko antolamendu eta eskumenen arloko ahalmenak eta eskumenak hartuko dituela.

Apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen arabera, garraioen arloan zehapenak ezartzeko eskumena duen organoa Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria da.

Halaber, kontuan hartu behar da eskumen hori errepidez egiten diren garraioei buruzko maiatzaren 29ko 112/1985 Foru Dekretuan ere garatzen dela. Foru Dekretu horretan errepidez egiten diren garraio mekanikoen ikuskapena, kontrola eta zehapen-erregimena erregulatu da, eta baita Garraio Mekanokoak Antolatzeko Hitzarmenean ere, hau da, Herri Lan Ministerioaren eta Nafarroako Foru Aldundiak 1950eko azaroaren 22an sinatu zutenean, eta zehapen-ebazpenak hasteko eskumena Garraio Ikuskatzailetzari ematen dio, eta zehapenak ezartzeko ahalmena Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari, hau guztia 1987ko otsailaren 6ko 25/1987 Foru Dekretuan ezarri dena betez. Beraz, zehapen-espedientea hasteko jarduketak legez bete dira.

Beste alde batetik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legea aldatzeko 4/1999 Legeak, IX. tituluan, zehapen ahalmenaren erabilera eskuordetzeko debekua kendu zuen.

Aurrekoaren indarrez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak eskumen horien erabilera zuzendari nagusien esku uzten du.

3. Tipifizitate eta legezkotasun oinarriak hautsi direla dio.

Europako Elkarteko Kontseiluaren abenduaren 20ko 3821/1985 Erregelamenduak 15.2. artikuluan dioenez, gidariek erregistro-orriak erabili behar dituzte ibilgailua gidatzen duten egun guztietan, ibilgailuaren ardura hartzen duten unetik. Artikulu horretako 7. puntuan xedatuta dagoenez, gidariak aribideko asteko erregistro-orriak eta, beti ere, ibilgailua erabili duen azken asteko azken eguneko orria kontrol-agenteei aurkezteko moduan eduki behar ditu. Aztergai dugun kasuan betebehar hori ez da bete, errekurtsogileak bere alegazioetan horien kopia aurkeztu duelako, baina arau-haustea da salaketa egin den unean ez eramatea aldean.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 141.q) artikuluan ezarri da arau-hauste larriak direla aurreko lerrokadetan ezarri ez diren guztiak, eta arau erregulatzaileen arabera larritzat kalifikatzen ahal direnak.

Ildo horretatik, eta adierazi den manu hori garatuz, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua onetsi duen irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 198.i) artikuluan, esaten da arau- hauste larria dela takografoko diskoak administrazioari emateko ez gordetzea, indarreko legerian ezarri dena bete gabe, eta, ondorioz, ez da errekurtsogileak alegatu duen tipifizitatearen oinarria hautsi.

4. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU

1. Jesús María Sánchez Alvarez jaunak, Basatir, S.L. enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 2609/2001 zehapen-ebazpenaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Isabelino Moscardón Lidón jaunak, Traserco Coop. Valencia enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 2588/2001 zehapen-ebazpenaren aurka 2001eko irailaren 27an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 601,01 euroko isuna jarri zen 2001eko urtarrilaren 5ean, N-121-A errepidearen 76,000 kilometroan A-9101-DB ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere gidari bakarrak bi disko diagrama erabiltzeagatik.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko maiatzaren 8an Traserco Coop. Valencia enpresari jakinarazi zitzaion NA01082/2001 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2001eko urtarrilaren 5ean, N-121-A errepidearen 76,000 kilometroan A- 9101-DB ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere gidari bakarrak bi disko diagrama erabiltzeagatik.

2. 2001eko maiatzaren 10ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko uztailaren 11n Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko maiatzaren 10ean aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 2588/2001 zehapen-ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen- prozedura bukatu zen eta Traserco Coop. Valencia enpresari 601,01 euroko isuna ezarri zitzaion.

Ebazpen hori 2001eko abuztuaren 9an jakinarazi zitzaion interesatuari.

4. 2001eko irailaren 27an, Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra: Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 2588/2001 zehapen-ebazpena 2001eko abuztuaren 9an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 47. artikuluak gauak tramitatzeko eskumena duten herri administrazioen zerbitzurako diren lege hauetan edo beste batzuetan ezartzen diren terminoak eta epeak ezarri ditu, eta baita horien interesatuentzat ere.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea dago, 30/1992 Legearen 115. artikuluaren arabera, baldin eta egintza berariazkoa bada.

Lege beraren 48.2 artikuluak dioenez, bestalde, epeak hilabeteka zenbatzen direnean, hilaren hasieratik zenbatu beharrean kasuan kasuko egintzaren jakinarazpena edo argitalpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko dira, edo administrazioaren isiltasunagatiko onespena edo ezespena gertatu den egunaren biharamunetik. Beraz, errekurtsoa jartzeko epearen azken eguna 2001eko irailaren 9a izan zen.

Errekurtsoa 2001eko irailaren 27an aurkeztu zen. Beraz, arauetan adierazitako epetik kanpo aurkeztu zen eta bidezkoa da hura ez onartzea.

Ildo horretatik, Auzitegi Gorenak epai askotan adierazi du (adibidez, Auzitegi Goreneko 1. Salaren 1988ko abenduaren 23ko Epaian, zuzenbideko oinarrietarik 3.an) prozesuetako epe guztiak iraungitasunekoak direla, eta ez preskripziokoak.

Doktrinan maiz aldarrikatu da prozesuei buruzko manuek izaera publikoa dutela. Hala baieztatu izan dute bai Konstituzio Auzitegiak (urriaren 31ko 202/1988 Epaia) eta bai Auzitegi Gorenak (1993ko martxoaren 18koa eta 30ekoa). Prozesuei buruzko manuen interpretazioak ez du inoiz murriztu behar legez ezarritako baliabideak erabiltzeko eskubidea, baina horrek ez du esan nahi epeak nahierara luza daitezkeenik edo alderdiek elkar hartuta ezar ditzaketenik (Konstituzio Auzitegiaren 1/1989 Epaia, urtarrilaren 16koa). Hain zuzen ere, Konstituzio Auzitegiak sarritan erabaki du babes-errekurtsoak atzera botatzea errekurtsoa egun bateko atzerapenaz aurkeztu zaiolako, hau da, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluan ezarritako hogei eguneko epea amaitu eta hurrengo egunean aurkeztu zaiolako (206/1985 eta 230/1990 autoak, beste askoren artean).

Aurrean azaldu dugun bezala, gora jotzeko errekurtsoa epez kanpo aurkeztu zen, alegia, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluan ezarritako hilabeteko epea bukatu eta gero, eta horregatik bidezkoa da hura ez onartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Isabelino Moscardón Lidón jaunak, Traserco Coop. Valencia enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 2588/2001 zehapen-ebazpenaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hiruan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin

Zehapen espedientearen ebazpena

Maderas Zubeldía, S.L. enpresak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko irailaren 27ko 3.191 zehapen-ebazpenaren aurka 2001eko urriaren 16an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 901.52 euroko isuna jarri zen 2001eko urtarrilaren 20an A-15 errepidearen 109,000 kilometroan SS-7592-BD ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere jarduneko asteko eta gidatu zuen aurreko asteko azken disko-diagramak eraman gabe zirkulatzeagatik. 18/19 eta 19/20ko disko- diagramak baino ez zituen aurkeztu.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko maiatzaren 22an Maderas Zubeldía, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA01156/2001 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2001eko urtarrilaren 20an A-15 errepidearen 109,000 kilometroan SS- 7592-BD ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere jarduneko asteko eta gidatu zuen aurreko asteko azken disko-diagramak eraman gabe zirkulatzeagatik. 18/19 eta 19/20ko disko-diagramak baino ez zituen aurkeztu.

2. 2001eko ekainaren 7an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko irailaren 3an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko ekainaren 7an aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, egotzi den egintza hori ez delako gezurtatu, hau da, agenteari ez zitzaizkiola aurkeztu jarduneko aste horretako eta gidatu zuen aurreko asteko azken disko-diagramak, eta ezin zaio eutsi aldarrikatzen duen errugabetasun uste horri hori hautsi egiten delako agintaritzako agenteek egin zuten salaketa horrekin, eta horri aurre egiteko bide bakarra kontrako frogak aurkeztea zen, kasu jakin honetan diskoak aurkeztea. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko irailaren 17ko 3.191 zehapen-ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Maderas Zubeldía, S.L. enpresari 901,52 euroko isuna ezarri zaio.

4. 2001eko urriaren 16an Maderas Zubeldía, S.L. enpresak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta bertan ondokoa esaten du: gertaerak ez zirela salaketan eraso diren era horretan gertatu eta Konstituzioko errugabetasun ustearen itzalpean jarduten duela; esaten du salaketa egin zuenaren berrespena falta dela; adierazten du ebazpen-proposamenaren txostena falta dela; eta dio proportzionaltasunaren oinarria hautsi dela.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Ildo beretik doa 1990eko irailaren 14ko Auzitegi Gorenaren epaiak adierazi duena, "zehatutako egitate bati buruzko salaketa zerbitzu baten ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dagoela, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar dela, administrazio egintza eraginkor baten funtsezko bermea delako; halere, hori ez da arrazoia izanen, errugabetasun usteari buruzko konstituzio printzipioarekin koordinatuz, agente batek egindako salaketa bat ukitu ezin ahal izateko, errealitate hori hautsi egin daitekeelako kontrako froga egokien bidez". Oinarri hori legez bildu da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluan: "Agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek adierazten dituzten eta legez eskatzen diren beharkizunak betez dokumentu publikoan islatzen diren gertaerek frogen balioa dute, interesatuek beraien eskubideak defendatuz aurkez ditzaketen frogak gorabehera".

Kasu jakin honetan derrigorrez aipatu behar da errekurtsogileak ez duela inolako frogarik aurkeztu agentearen salaketa gezurtatzeko, orduan falta ziren diskoak ez dituelako inoiz aurkeztu.

2. Errekurtsogileak eskabidea egin du, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, salaketa egin zuen agentearen berrespena itzul dakion.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 211. artikuluak, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 1996ko 53, 54 eta 55 epaietan emandako interpretazioari jarraituz, exijitzen du salaketa egin duen agenteari txostena eskatzea soilik txosten hori beharrezkoa denean egitateak frogatzeko; oraingoan, ez da beharrezkoa, egozten den arau- haustea zuzenean benetakotu delako diskoen falta horren bidez, hau da, jarduneko aste horretakoa eta baita gidatu zuen aurreko asteko azken diskoa ere.

3. Ebazpen-proposamenaren jakinarazpena faltatzeari dagokionez, horri buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion eta horrela egin zuen ondore horretarako ezarrita dagoen epearen barruan, baina egin ziren alegazio horiek ez zuten aldarazten hasieran formulatu zen salaketa horren edukiaren ezer, eta, ondorioz, ez da beharrezkoa jarduketa osagarririk egitea edo horren ostean entzunaldirik gauzatzea jarduketa horien ustezko balorazioari ekitearen ondoreetarako.

4.

Errekurtsogileak dio proportzionaltasunaren oinarria hautsi dela.

Kontuan hartu behar da errekurtsogileari egotzitako egitatea Europako Ekonomi Elkartearen 3821/1985 Erregelamenduaren 15. artikuluaren eta 16/1987 Legearen 141.q) artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta larritzat jo dela, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluetan ezarritakoari jarraiki.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 euro eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 901,52 euroko isuna ezarri da, errekurtsogileak aurkeztu ez dituen diskoen kopurua altua delako.

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Maderas Zubeldia, S.L. enpresak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko irailaren 17ko 3191 zehapen-ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin

Zehapen espedientearen ebazpena

Maderas Zubeldía, S.L. enpresak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko irailaren 27ko 3.193 zehapen-ebazpenaren aurka 2001eko urriaren 16an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 1.502,53 euroko isuna jarri zen 2001eko urtarrilaren 20an A-15 errepidearen 109,000 kilometroan SS-7592-BD ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere egunero egin behar den atsedenaldia 4 ordutik beherakoa izateagatik, zehatzago esateko, 3 ordu eta 50 minutukoa eginez. Disko- diagramen kopia itsatsi zaio.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko maiatzaren 16an Maderas Zubeldía, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA01158/2001 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2001eko urtarrilaren 20an A-15 errepidearen 109,000 kilometroan SS- 7592-BD ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere egunero egin behar den atsedenaldia 4 ordutik beherakoa izateagatik, zehatzago esateko, 3 ordu eta 50 minutukoa eginez. Disko-diagramen kopia itsatsi zaio.

2. 2001eko ekainaren 4an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko irailaren 3an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko ekainaren 4an aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, egotzi den egintza hori benetakotu egin delako agenteak kendu zizkion disko-diagramak irakurri ondoren; horien kopia interesatuari igorri zitzaion salaketaren jakinarazpenarekin batera eta alegazioegileak ez du gezurtatu 6 orduko atsedenaldia egin zuela baieztatzearekin, etenik gabeko 8 orduko atsedenalditzat jotzen den aldi horretan 60 kilometroko gidaldia azaltzen denean; adierazten zaio arauak eskatu egiten duela atsedenak txandaka hartzea eta horietariko batek etenik gabekoa eta 8 ordukoak izan behar duela. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko irailaren 17ko 3.193 zehapen-ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Maderas Zubeldía, S.L. enpresari 1.502,53 euroko isuna ezarri zaio.

4. 2001eko urriaren 16an Maderas Zubeldía, S.L. enpresak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta bertan ondokoa esaten du: gertaerak ez zirela salaketan eraso diren era horretan gertatu; esaten du ustezko errugabetasunaren oinarria aplikatu behar zaiola eta frogaren zama administrazioaren eskuetan geratzen dela; esaten du salaketa egin zuenaren berrespena falta dela; adierazten du ebazpen-proposamenaren txostena falta dela; eta dio proportzionaltasunaren oinarria hautsi dela.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Ildo beretik doa 1990eko irailaren 14ko Auzitegi Gorenaren epaiak adierazi duena, "zehatutako egitate bati buruzko salaketa zerbitzu baten ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dagoela, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar dela, administrazio egintza eraginkor baten funtsezko bermea delako; halere, hori ez da arrazoia izanen, errugabetasun usteari buruzko konstituzio printzipioarekin koordinatuz, agente batek egindako salaketa bat ukitu ezin ahal izateko, errealitate hori hautsi egin daitekeelako kontrako froga egokien bidez". Oinarri hori legez bildu da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluan: "Agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek adierazten dituzten eta legez eskatzen diren beharkizunak betez dokumentu publikoan islatzen diren gertaerek frogen balioa dute, interesatuek beraien eskubideak defendatuz aurkez ditzaketen frogak gorabehera".

Errekurritu den espediente honetan errugabetasun uste hori desagertu egiten da disko-diagrametan, horietan egozten den arau-haustea frogatzen baita.

2. Errekurtsogileak eskabidea egin du, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 211. artikuluaren arabera, salaketa egin zuen agentearen berrespena itzul dakion.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 211. artikuluak, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 1996ko 53, 54 eta 55 epaietan emandako interpretazioari jarraituz, exijitzen du salaketa egin duen agenteari txostena eskatzea soilik txosten hori beharrezkoa denean egitateak frogatzeko; oraingoan, ez da beharrezkoa, egozten den arau- haustea zuzenean benetakotu delako salaketa egin zen egunean gidariari kendu zitzaizkion disko-diagrametan.

3. Ebazpen-proposamenaren jakinarazpena faltatzeari dagokionez, horri buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari tipifikazio horri buruz bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion.

4. Errekurtsogileari egozten zaion gertaera Europar Batasunaren 3820/1985 Erregelamenduaren 8. artikuluaren eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 141.b) artikuluaren aurkako arau- haustea dela, eta oso larritzat jo dela, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluetan ezarritakoari jarraiki.

Horrelako arau-hausteengatik 1.382,33 euro eta 2.764,66 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 1.502,53 euroko isuna ezarri da eta, beraz, horren gutxieneko tartean graduatu da, proportzionaltasunaren oinarria hautsi gabe

5. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Maderas Zubeldia, S.L. enpresak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren 2001eko irailaren 17ko 3193 zehapen-ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin

Zehapen espedientearen ebazpena

José María Martínez García jaunak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 20ko 2.405/2001 zehapen-ebazpenaren aurka 2001eko irailaren 13an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 300,51 euroko isuna jarri zen 2001eko urtarrilaren 24an NA-127 errepidearen 1,500 kilometroan BU-5919-X ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere takografoaren aldiroko berrikuspena egin gabe zirkulatzeagatik.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko maiatzaren 15ean José María Martínez García jaunari jakinarazi zitzaion NA 1203/2001 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2001eko urtarrilaren 24an NA-127 errepidearen 1,500 kilometroan BU- 5919-X ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere takografoaren aldiroko berrikuspena egin gabe zirkulatzeagatik.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egoki zeritzen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Interesatuak epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu eta ez zuen salaketa gezurtatzeko frogarik proposatu.

2. 2001eko ekainaren 27an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak ondore horretarako legez ezarrita dagoen epearen barruan ez duela alegaziorik aurkeztu, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 20ko 2405/2001 zehapen-ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen- prozedura bukatu zen eta José María Martínez García jaunari 300,51 euroko isuna ezarri zaio.

Ebazpen hori 2001eko abuztuaren 6an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

3. 2001eko irailaren 13an José María Martínez García jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra: Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 20ko 2.405/2001 zehapen-ebazpena 2001eko abuztuaren 6an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 47. artikuluak gauak tramitatzeko eskumena duten herri administrazioen zerbitzurako diren lege hauetan edo beste batzuetan ezartzen diren terminoak eta epeak ezarri ditu, eta baita horien interesatuentzat ere.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea dago, 30/1992 Legearen 115. artikuluaren arabera, baldin eta egintza berariazkoa bada.

Lege beraren 48.2 artikuluak dioenez, bestalde, epeak hilabeteka zenbatzen direnean, hilaren hasieratik zenbatu beharrean kasuan kasuko egintzaren jakinarazpena edo argitalpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko dira, edo administrazioaren isiltasunagatiko onespena edo ezespena gertatu den egunaren biharamunetik. Beraz, errekurtsoa jartzeko epearen azken eguna 2001eko irailaren 6a izan zen.

Errekurtsoa 2001eko irailaren 13an aurkeztu zen. Beraz, arauetan adierazitako epetik kanpo aurkeztu zen eta bidezkoa da hura ez onartzea.

Ildo horretatik, Auzitegi Gorenak epai askotan adierazi du (adibidez, Auzitegi Goreneko 1. Salaren 1988ko abenduaren 23ko Epaian, zuzenbideko oinarrietarik 3.an) prozesuetako epe guztiak iraungitasunekoak direla, eta ez preskripziokoak.

Doktrinan maiz aldarrikatu da prozesuei buruzko manuek izaera publikoa dutela. Hala baieztatu izan dute bai Konstituzio Auzitegiak (urriaren 31ko 202/1988 Epaia) eta bai Auzitegi Gorenak (1993ko martxoaren 18koa eta 30ekoa). Prozesuei buruzko manuen interpretazioak ez du inoiz murriztu behar legez ezarritako baliabideak erabiltzeko eskubidea, baina horrek ez du esan nahi epeak nahierara luza daitezkeenik edo alderdiek elkar hartuta ezar ditzaketenik (Konstituzio Auzitegiaren 1/1989 Epaia, urtarrilaren 16koa). Hain zuzen ere, Konstituzio Auzitegiak sarritan erabaki du babes-errekurtsoak atzera botatzea errekurtsoa egun bateko atzerapenaz aurkeztu zaiolako, hau da, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluan ezarritako hogei eguneko epea amaitu eta hurrengo egunean aurkeztu zaiolako (206/1985 eta 230/1990 autoak, beste askoren artean).

Aurrean azaldu dugun bezala, gora jotzeko errekurtsoa epez kanpo aurkeztu zen, alegia, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluan ezarritako hilabeteko epea bukatu eta gero, eta horregatik bidezkoa da hura ez onartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. José María Martínez García jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 20ko 2.405/2001 zehapen-ebazpenaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita zazpian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin

Zehapen espedientearen ebazpena

José Peregaina Martín jaunak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 2.301/2001 zehapen-ebazpenaren aurka 2001eko abuztuaren 22an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 901,62 euroko isuna jarri zen 2001eko otsailaren 1ean N-232 errepidearen 108,000 kilometroan 0095-BBL ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere agenteak eskatu zizkionean ez aurkezteagatik jarduneko asteko diskoak eta gidatu zuen azken asteko azken diskoa. 29-30 eta azken diskoa falta dira.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko maiatzaren 28an José Peregaina Martín jaunari jakinarazi zitzaion NA01327/2001 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2001eko otsailaren 1ean N-232 errepidearen 108,000 kilometroan 0095-BBL ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere agenteak eskatu zizkionean ez aurkezteagatik jarduneko asteko diskoak eta gidatu zuen azken asteko azken diskoa. 29-30 eta azken diskoa falta dira.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egoki zeritzen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Interesatuak epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu eta ez zuen salaketa gezurtatzeko frogarik proposatu.

2. 2001eko ekainaren 27an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak ondore horretarako legez ezarrita dagoen epearen barruan ez duela alegaziorik aurkeztu, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 141.q) eta bere Erregelamenduaren 198.i) artikuluetan ezarritakoari jarraiki, arau-haustea larritzat kalifikatzea eta 901,52 euroko zehapena proposatzea. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 2.301/2001 zehapen-ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen- prozedura bukatu zen eta José Peregaina Martín jaunari 300 euroko isuna ezarri zaio.

4. 2001eko abuztuaren 22an José Peregaina Martín jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Egia da, bai, errekurtsogileak salaketaren eguneko kamioi horren diskoak aurkeztu dituela baina hori ez da nahikoa salatu den gertaera hori gezurtatzeko, hau da, gidariak ez dituelako aurkeztu jarduneko asteko eta gidatu zuen aurreko asteko azken diskoa aurkeztu. Aurkeztu behar diren diskoak gidariarenak dira, eta horrek beti aldean eraman behar ditu disko horiek pertsonalak direlako, eta ez une horretan gidatzen ari den ibilgailuari dagozkionak.

Salaketaren egunean aurkeztu diren disko horien artean gidariari dagokion bakarra salaketaren egun horretakoa da, gainerakoak beste gidari batzuenak dira. Ezin dugu frogatu Juan Carlos Gómez jaunak aurkeztu dituen disko horietan gidatu duena, baina baldin eta horrela egin ez balu, gidatu zuen azken asteko azken diskoa aurkeztu beharra zegoen, aste hori zen den kontuan hartu gabe.

2. Honen aurreko atalean ezarri den hori abiaburutzat hartuta, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera, bidezkoa da arau-haustearen kalifikazioa aldatzea eta larritzat jotzea. Ezarri den zehapena 300 euroko isuna da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Zati baten onestea José Peregaina Martín jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 2.301/2001 zehapen-ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Pedro María Lizarraga Senar jaunak, Alinot Sakana enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 3.613/2001 zehapen-ebazpenaren aurka 2001eko abenduaren 11n jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 90,15 euroko isuna jarri zen 2001eko otsailaren 8an N-232 errepidearen 105,000 kilometroan M-2514-PF ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere adierazi den ibilgailu horretan zirkulatzeagatik Etxarri-Aranatz eta Cortes artean 1.000 kilo kipula garraiatuz, ibilgailu horretan inolako adierazkaririk eraman gabe.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko maiatzaren 23an Alinot Sakana enpresari jakinarazi zitzaion NA01451/2001 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2001eko otsailaren 8an N-232 errepidearen 105,000 kilometroan M-2514-PF ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere adierazi den ibilgailu horretan zirkulatzeagatik Etxarri- Aranatz eta Cortes artean 1.000 kilo kipula garraiatuz, ibilgailu horretan inolako adierazkaririk eraman gabe.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2001eko maiatzaren 24an.

3. 2001eko irailaren 12an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko maiatzaren 24an aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, arau-haustea delako baimenduta duen garraio motari dagokionez Ministroaren 90-10-25eko Aginduan ezarri den indarreko arautegiaren arabera, eskatzen diren adierazkariak ondo ez ikusteko moduan eramatea; ezin zaio jaramonik egin esaten duenean gertaera ez dela zehaztu, egozketa hori garraioa egiteko baimenaren titularrari egiten zaionean; proposatu den zehapena egin den arau-hausteari dagokiona da. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 3.613/2001 zehapen-ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Alinot Sakana enpresari 90.15 euroko isuna ezarri zaio.

4. 2001eko abenduaren 11n Pedro María Lizarraga Senar jaunak, Alinot Sakana enpresaren eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta horretan, lehenengo eta behin, ukatu egiten du inolako arau-hausterik egin duenik, gertaera ez dela zehaztu esaten du eta, azkenik, esaten du prozedura iraungita dagoela.

Zuzenbideko oinarriak.

Iraungipenari dagokionez, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horretan, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenean gertatzen ez den bezala, ez da onartzen salaketaren beraren bidez espedientea hasteko aukera, geroago egin behar den eragiketa baita, eta prozeduraren instruktoreari ematen dio interesatuari gertaeren berri emateko agindua. Jakinarazpen horretan interesatuaren defentsa bermatzeko informazio guztia eman behar da eta gero hamabost eguneko epea ematen zaio alegazioak aurkezteko edo frogak egitea proposatzeko.

Hasieraren erabakiaren data 2001eko maiatzaren 16a da, egun horretan hasi zelako zehapen-espedientea eta hori da salaketaren jakinarazpenean azaltzen dena, eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin zen eguna urte bereko azaroaren 30a da, beraz, legez ezarrita dagoen 6 hileko epea gaindituta.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Onestea Pedro María Lizarraga Senar jaunak, Alinot Sakana enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 3.613/2001 zehapen-ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Trans Biaga, S.L enpresak Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 3.128/2001 zehapen-ebazpenaren aurka 2001eko urriaren 16an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 150,25 euroko isuna jarri zen 2001eko otsailaren 12an N-232 errepidearen 108,000 kilometroan SS-1095-AZ ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere Nafarroako Gobernuaren Zirkulaziorako Baimen Bereziaren baldintzak ez betetzeagatik, zehatzago, 1. puntua: Bidaiaren hasiera denbora nahikoa aurretik jakinaraztea.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko maiatzaren 24an Trans Biaga, S.L enpresari jakinarazi zitzaion NA01486/2001 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2001eko otsailaren 12an N-232 errepidearen 108,000 kilometroan SS-1095-AZ ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere Nafarroako Gobernuaren Zirkulaziorako Baimen Bereziaren baldintzak ez betetzeagatik, zehatzago, 1. puntua: Bidaiaren hasiera denbora nahikoa aurretik jakinaraztea.

2. 2001eko ekainaren 4an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko irailaren 6an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko ekainaren 4an aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen berrestea alegazioegileak ez duelako gertaera gezurtatu, eta horrek, egozten zaionari aurre egiteko, hau da, denbora nahikoarekin ez ohartaraztea, subjektiboa dela esate aizan da, eta baieztapen hori ezin du mantendu nork-eta garraio bereziak egitetik bizi den garraiolarik batek, horrek esan nahi duelako beharkizun guztiak ezagutzen dituela, eta horietariko bat da Foruzaingoari jakinaraztea. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 3.128/2001 zehapen-ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Trans Biaga, S.L. enpresari 150, 25 euroko isuna ezarri zaio .

4. 2001eko urriaren 16an Trans Biaga, S.L. enpresak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta bertan ondokoa esaten du: alegazioetan eskatu zuen froga falta dela eta ausentzia hori ez dela arrazoitua; halaber, esaten du ustezko errugabetasuna hausten dela

Zuzenbideko oinarriak.

1. Ildo horretatik, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun- usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Ildo beretik doa 1990eko irailaren 14ko Auzitegi Gorenaren epaiak adierazi duena, "zehatutako egitate bati buruzko salaketa zerbitzu baten ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dagoela, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar dela, administrazio egintza eraginkor baten funtsezko bermea delako; halere, hori ez da arrazoia izanen, errugabetasun usteari buruzko konstituzio printzipioarekin koordinatuz, agente batek egindako salaketa bat ukitu ezin ahal izateko, errealitate hori hautsi egin daitekeelako kontrako froga egokien bidez". Oinarri hori legez bildu da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluan: "Agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek adierazten dituzten eta legez eskatzen diren beharkizunak betez dokumentu publikoan islatzen diren gertaerek frogen balioa dute, interesatuek beraien eskubideak defendatuz aurkez ditzaketen frogak gorabehera".

Errekurtso honetan azaltzen diren administrazioaren jarduketak aztertuta esaten ahal da, salatu den gertaerari dagokionez, alde salatuak eta egun errekurtsogilea denak ez duela ezer alegatu edo proposatu bere defentsarako. Horregatik, horren emaitza bakarra izaten ahal da, alegazio horri ezeztea. Konstituzioak esaten duen ustezko errugabetasunak frogak aurkezteko gutxieneko ahalegina eskatzen dio administrazioari, baina bidezkotu gabe dauden gertaera horien errealitatea ukatzea bera ez da nahikoa eta administratuari ere badagokion frogak aurkezteko betebeharra darama lortuta. Ukatze xehe hauek ez dute jarduketaren baliorik gezurtatzen.

2. Aurrekoari lotuta, aipatu behar da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluaren arabera agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek adierazten dituzten eta legez eskatzen diren beharkizunak betez dokumentu publikoan islatzen diren gertaerek frogen balioa dutela, interesatuek beraien eskubideak defendatuz aurkez ditzaketen frogak gora behera eta ez du inolako zentzurik salaketa jaso duen pertsona horrek gertaerak ukatzeak, baina inolako frogarik aurkeztu gabe. Beraz, errekurtsogileak eman dituen argudioak ezin dira kontuan hartu.

3. Frogarik ez delako egitea ez arrazoitzeari dagokionez, kontuan har bedi, ildo horretatik, Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Auzitegi Konstituzionalaren 22/1990 epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

Ildo berean, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 1999ko abenduaren 9ko Epaian ondoko iritzia azaldu zuen: "Egia izan arren froga hau egiteko eskaerari ezezkoa eman zaiola zioak azaldu gabe, ez-betetze hori ez da funtsezkoa; funtsezkoa eta indargabetzekoa litzateke bai, inolako oinarririk gabe, modu arbitrario edo apetatsuan ezetza ematea, horrela erruztatuaren defentsarako eskubidea urratuko litzatekeelako."

4. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Trans Biaga, S.L. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 3128/2001 zehapen- ebazpenaren aurka aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Zehapen espedientearen ebazpena

Javier Erdozáin jaunak, Transportes Otxandibar, S.L. enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 20ko 2491/2001 zehapen-ebazpenaren aurka 2001eko urriaren 2an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 300,51 euroko isuna jarri zen 2001eko otsailaren 16an A-15 errepidearen 75,000 kilometroan SS-8717-AW ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere merkatugaiak garraiatuz zirkulatzeagatik era egokian funtzionatzen ez zuen abiadura mugagailuarekin, eta diskoak 95 km/ordutik gorako abiadura iraunkorrak antzematen ziren.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko maiatzaren 31n Transportes Otxandibar, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA01568/2001 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2001eko otsailaren 16an A-15 errepidearen 75,000 kilometroan SS-8717- AW ibilgailuari Trafikoko Goardia Zibilak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere merkatugaiak garraiatuz zirkulatzeagatik era egokian funtzionatzen ez zuen abiadura mugagailuarekin, eta diskoak 95 km/ordutik gorako abiadura iraunkorrak antzematen ziren. Diskoaren kopia itsatsi zaio.

2. Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egoki zeritzen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Interesatuak epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu eta ez zuen salaketa gezurtatzeko frogarik proposatu.

3. 2001eko ekainaren 27an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak ondore horretarako legez ezarrita dagoen epearen barruan ez duela alegaziorik aurkeztu, bidezkotzat jo zuen zehapena ebaztea, hain zuzen ere Legearen 141.h) artikuluaren eta Erregelamenduaren 198.h) artikuluan ezarri denaren arabera larritzat kalifikatuz, eta 300,51 euroko zehapena proposatu da. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 20ko 2.491/2001 zehapen-ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Transportes Otxandibar, S.L. enpresari 300,51 euroko isuna ezarri zaio .

4. 2001eko urriaren 2an Javier Erdozáin jaunak, Transportes Otxandibar, S.L. enpresaren eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta horretan, ondokoa esaten du: adierazten du espedientea iraungita dagoela; arau-haustea preskribatuta dagoela; ez zaiola ebazpen- proposamena jakinarazi; proportzionaltasunaren oinarria hautsi dela; salaketa egin duen agentearen berrespen-txostena falta dela eta ustezko errugabetasunaren oinarria hautsi dela

Zuzenbideko oinarriak.

1. Iraungipenari dagokionez, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horretan, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenean gertatzen ez den bezala, ez da onartzen salaketaren beraren bidez espedientea hasteko aukera, geroago egin behar den eragiketa baita, eta prozeduraren instruktoreari ematen dio interesatuari gertaeren berri emateko agindua. Jakinarazpen horretan interesatuaren defentsa bermatzeko informazio guztia eman behar da eta gero hamabost eguneko epea ematen zaio alegazioak aurkezteko edo frogak egitea proposatzeko.

Hasieraren erabakiaren data 2001eko maiatzaren 31a da, egun horretan hasi zelako zehapen-espedientea eta hori da salaketaren jakinarazpenean azaltzen dena, eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin zen eguna 2001eko irailaren 19 da, beraz, legez ezarrita dagoen 6 hileko epea gaindituta.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau- hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

.Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Ondorioz, aplikagarria den epea ez da hiru hilekoa, bi urtekoa baizik, eta ez da erreferentziako prozeduran igaro.

3. Ebazpen-proposamenaren jakinarazpena faltatzeari dagokionez, horri buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion eta ez zuen horrela egin ondore horretarako ezarrita dagoen epearen barruan.

4. Errekurtsogileak dio proportzionaltasunaren oinarria hautsi dela. Kontuan hartu behar da errekurtsogileari egotzitako egitatea 16/1987 Legearen 141.h) artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta larritzat jo dela, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluetan ezarritakoari jarraiki.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 euro eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 300,51 euroko isuna ezarri da, hau da, gutxieneko tartean ezarri zaio eta, beraz, ez da proportzionaltasunaren oinarria hautsi.

5. Errugabetasunaren oinarria ustez hausteari dagokionez, hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun- ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Ildo beretik doa 1990eko irailaren 14ko Auzitegi Gorenaren epaiak adierazi duena, "zehatutako egitate bati buruzko salaketa zerbitzu baten ardura duen agintaritzaren agente batek egiten duenean, administrazio organoen eta haien agenteen egiteko guztietan egiazkotasun eta legezkotasun ustea dagoela, eta printzipio hori bete eta defendatu egin behar dela, administrazio egintza eraginkor baten funtsezko bermea delako; halere, hori ez da arrazoia izanen, errugabetasun usteari buruzko konstituzio printzipioarekin koordinatuz, agente batek egindako salaketa bat ukitu ezin ahal izateko, errealitate hori hautsi egin daitekeelako kontrako froga egokien bidez". Oinarri hori legez bildu da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluan: "Agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek adierazten dituzten eta legez eskatzen diren beharkizunak betez dokumentu publikoan islatzen diren gertaerek frogen balioa dute, interesatuek beraien eskubideak defendatuz aurkez ditzaketen frogak gorabehera".

Errekurritu den espedientean ustezko errugabetasun hori desagertu egiten da egozten den arau-haustea frogatzen duten disko-diagrametan.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 211. artikuluak, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 1996ko 53, 54 eta 55 epaietan emandako interpretazioari jarraituz, exijitzen du salaketa egin duen agenteari txostena eskatzea soilik txosten hori beharrezkoa denean egitateak frogatzeko; oraingoan, ez da beharrezkoa, egozten den arau- haustea zuzenean benetakotu delako salaketa egin zen egunean gidariari kendu zitzaion erregistro-orrian.

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Erdozáin. jaunak, Transportes Otxandibar, S.L. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 20ko 2491/2001 zehapen-ebazpenaren aurka aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin

Zehapen espedientearen ebazpena

Javier Erdozáin jaunak, Transportes Otxandibar, S.L. enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 20ko 2431/2001 zehapen-ebazpenaren aurka 2001eko urriaren 2an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 300,51 euroko isuna jarri zen 2001eko martxoaren 2an NA-9176-AP ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere merkatugaiak garraiatuz zirkulatzeagatik garraioa egiteko baimenik eduki gabe.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko maiatzaren 31n Transportes Otxandibar, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA01793/2001 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2001eko martxoaren 2an NA-9176-AP ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere merkatugaiak garraiatuz zirkulatzeagatik garraioa egiteko baimenik eduki gabe. Pieza metalikoak garraiatzen zituen.

2. Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egoki zeritzen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Interesatuak epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu eta ez zuen salaketa gezurtatzeko frogarik proposatu.

3. 2001eko ekainaren 27an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak ondore horretarako legez ezarrita dagoen epearen barruan ez duela alegaziorik aurkeztu, bidezkotzat jo zuen zehapena ebaztea, hain zuzen ere 16/1987 Legearen 140.a) artikuluaren eta 1211/1990 Erregelamenduaren 197.a) artikuluan ezarri denaren arabera arau-hauste oso larria delako, eta 300,51 euroko zehapena proposatu da. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 20ko 2.431/2001 zehapen-ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Transportes Otxandibar, S.L. enpresari 300,51 euroko isuna ezarri zaio .

4. 2001eko urriaren 2an Javier Erdozáin jaunak, Transportes Otxandibar, S.L. enpresaren eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta horretan, ondokoa esaten du: adierazten du espedientea iraungita dagoela; arau-haustea preskribatuta dagoela; ez zaiola ebazpen- proposamena jakinarazi; proportzionaltasunaren oinarria hautsi dela; ez dagoela froga nahikorik eta salaketa egin duen agentearen berrespen- txostena falta dela.

Zuzenbideko oinarriak.

1. Iraungipenari dagokionez, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horretan, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenean gertatzen ez den bezala, ez da onartzen salaketaren beraren bidez espedientea hasteko aukera, geroago egin behar den eragiketa baita, eta prozeduraren instruktoreari ematen dio interesatuari gertaeren berri emateko agindua. Jakinarazpen horretan interesatuaren defentsa bermatzeko informazio guztia eman behar da eta gero hamabost eguneko epea ematen zaio alegazioak aurkezteko edo frogak egitea proposatzeko.

Hasieraren erabakiaren data 2001eko maiatzaren 31a da, egun horretan hasi zelako zehapen-espedientea eta hori da salaketaren jakinarazpenean azaltzen dena, eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin zen eguna 2001eko irailaren 19 da, beraz, legez ezarrita dagoen 6 hileko epea gaindituta.

2. Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideen Sailak 1999ko otsailaren 22an eman duen epaian adierazi da nola Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldarazi egin zela, eta aldarazpen horren ildoa 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduan ezarri zena bera izan dela, azken kasu horretan Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriaren bidez. Xedapen horretan ezarri zen "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribitzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Gauza bera esan zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetako Salaren 2001eko irailaren 28ko epaiak: "Baina preskripzio epea ez da hiru hilabetekoa, urtebetekoa baizik; izan ere, ulertu beharra dago 16/1987 Legeko 145.1 artikulua tazituki derogaturik dagoela, 42/1994 Legearen 11. xedapen gehigarriaren ondorioz; azken horren arabera, lurreko garraioei buruzko legeetako arau- hauste eta zehapenak 30/1992 Legean ezarritako epe eta baldintzetan preskribituko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean: halakoetan, preskripzio epea urtebetekoa izanen da (Auzitegi Nagusiaren 1997ko urtarrilaren 20ko epaia).

.Interpretazio horixe da Salak erabili duena 1035/97 errekurtsoari buruz 2000ko ekainaren 26an emaniko epaia eta gero; izan ere, aurreko epaietan, errekurtsogileak aipatu duen bezala, 16/1987 Legearen 145.1 artikuluaren indarrari eutsi baitzitzaion, aipaturiko xedapen gehigarria gorabehera".

Ondorioz, aplikagarria den epea ez da hiru hilekoa, bi urtekoa baizik, eta ez da erreferentziako prozeduran igaro.

3. Ebazpen-proposamenaren jakinarazpena faltatzeari dagokionez, horri buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

Kasu jakin honetan, arestian ere esan den bezala, salaketa jakinarazi da eta Administrazioak egin den zehapena tipifikatzeko erabili dituen manu zehatzak ematen dira; errekurtsogileari bere ustez egokia zena alegatzeko aukera eman zitzaion eta ez zuen horrela egin ondore horretarako ezarrita dagoen epearen barruan.

4. Errekurtsogileak dio proportzionaltasunaren oinarria hautsi dela. Kontuan hartu behar da errekurtsogileari egotzitako egitatea 16/1987 Legearen 90. eta 141.h) artikuluen eta 1211/1990 Erregelamenduaren 41. artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta larritzat jo dela, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluetan ezarritakoari jarraiki.

Horrelako arau-hausteengatik 276,47 euro eta 1.382,33 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da.

Kasu honetan 300,51 euroko isuna ezarri da, hau da, gutxieneko tartean ezarri zaio, ibilgailuan baimenduta duen gehieneko pisuari eta egin den arau-haustearen araberakoa: beraz, ez da proportzionaltasunaren oinarria hautsi.

5. Bukatzeko, errekurtsogileak alegatu du ez dagoela froga nahikorik eta ez zaiola agentearen berrespenik igorri. Argudio hori ezin da kontuan hartu espedientean bertan azaltzen delako salaketa-orrian eta aipatu behar da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluaren arabera agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek adierazten dituzten eta legez eskatzen diren beharkizunak betez dokumentu publikoan islatzen diren gertaerek frogen balioa dutela, interesatuek beraien eskubideak defendatuz aurkez ditzaketen frogak gora behera eta ez du inolako zentzurik salaketa jaso duen pertsona horrek gertaerak ukatzeak, baina inolako frogarik aurkeztu gabe, eta egozten zaion gertaera hori zuzenean frogatu zen eskatu zitzaion baimena falta zelako. Halaber, beste inguruabar bat ere gertatu zen, hau da, gero ere ez dituela aurkeztu eta beraz esaten ahal da ez dituela.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduko 211. artikuluak, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 1996ko 53, 54 eta 55 epaietan emandako interpretazioari jarraituz, exijitzen du salaketa egin duen agenteari txostena eskatzea soilik txosten hori beharrezkoa denean egitateak frogatzeko; oraingoan, ez da beharrezkoa, egozten den arau- haustea zuzenean benetakotu delako salaketa egin zen egunean gidariari kendu zitzaion erregistro-orrian.

6. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Javier Erdozáin. jaunak, Transportes Otxandibar, S.L. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 20ko 2431/2001 zehapen-ebazpenaren aurka aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin

Zehapen espedientearen ebazpena

Pedro María Lizarraga Senar jaunak, Alinot Skana enpresaren eskuordetzan, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 3.618/2001 zehapen-ebazpenaren aurka 2001eko abenduaren 11n jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Foru agindu horren bidez 150,25 euroko isuna jarri zen 2001eko martxoaren 5ean N-121 errepidearen 55,500 kilometroan M-2514-PF ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere garraio pribatu osagarria egiteagatik baimenik eduki gabe.

Egitatezko aurrekariak.

1. 2001eko maiatzaren 31n Alinot Skana enpresari jakinarazi zitzaion NA01805/2001 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2001eko martxoaren 5ean N-121 errepidearen 55,500 kilometroan M-2514-PF ibilgailuari Nafarroako Foruzaingoak formulatutako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere garraio pribatu osagarria egiteagatik baimenik eduki gabe. 10489801-1 zenbakia duen garraio txartela aurkeztu zuen, 2001eko otsailaren 28ra balio duena eta ez da azaltzen berriztapenik eskatuta zuenik.

2. 2001eko ekainaren 6an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2001eko irailaren 19an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduerak eginda, eta, halaber, interesatuak 2001eko ekainaren 4an aurkeztutako alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, Baimenen Erregistro Orokorrean frogatu delako salaketa jaso zuen egun horretan garraioa egiteko txartela iarungita zegoela, eta baxa eman zitzaiola 2001eko urtarrilaren 31n, ikusonespena ez emateagatik. proposatu den zehapena egin den arau-hausteari dagokiona da. Gero, aurrerago, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 3.618/2001 zehapen-ebazpena eman zen. Ebazpen horren bitartez hasitako zehapen-prozedura bukatu zen eta Alinot Skana enpresari 150.25 euroko isuna ezarri zaio.

4. 2001eko abenduaren 11n Pedro María Lizarraga Senar jaunak, Alinot Skana enpresaren eskuordetzan, alegazioak aurkeztu zituen eta bertan ondokoa esan ditu: bera indarrean zegoen garraio txartelarekin ari zela zirkulatzen eta ibilgailua transferitzeko tramiteak egiten ari zela; esaten du prozeduraren iraungipena gertatu dela legez ezarrita dagoen sei hileko epea igaro delako; uste du arau-hauste arina dela ez direlako gertatzen 16/1987 Legearen 143.1. artikuluan ezarri diren inguruabarrak.

Zuzenbideko oinarriak

1. Errekurtsogileak adierazi du bera indarrean zegoen garraio txartelarekin ari zela zirkulatzen eta ibilgailua transferitzeko tramiteak egiten ari zela.

Baimenen Erregistro Orokorrean egin da kontsulta eta agertu da Alinot Sakana, S.L. enpresa titularra den garraio txartela, hau da, M-2514-PF matrikula duen ibilgailuari dagokionez, baxa egoeran dagoela e zaiolako ikusonespenik eman 20ko urtarrilaren 20tik. Zehapena 2001eko martxoaren 5ekoa da eta, beraz, benetakotuta dago egun horretan iraungita zegoela, eta hori guztia ez da gezurtatu transferentziaren ziurtagiriarekin, eragiketa hori 2001eko uztailaren 5ean egin zelako, hau da, salaketa egin eta handik hainbeste denborara.

2. Esaten du prozeduraren iraungipena gertatu dela legez ezarrita dagoen sei hileko epea igaro delako.

Iraungipenari dagokionez, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa dela ezarri du, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horretan, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenean gertatzen ez den bezala, ez da onartzen salaketaren beraren bidez espedientea hasteko aukera, geroago egin behar den eragiketa baita, eta prozeduraren instruktoreari ematen dio interesatuari gertaeren berri emateko agindua. Jakinarazpen horretan interesatuaren defentsa bermatzeko informazio guztia eman behar da eta gero hamabost eguneko epea ematen zaio alegazioak aurkezteko edo frogak egitea proposatzeko.

Errekurritu den espediente honi dagokionez hasieraren erabakiaren data 2001eko maiatzaren 24koa da, zehapen-espedientea egun horretan hasten baita eta hori azaltzen da salaketaren jakinarazpenean; zehapen- ebazpenaren jakinarazpena egin zen lehen ahaleginaren data 2001eko urriaren 9a da, eta 30/1992 Legearen 58.4 artikuluan ezarri denaren arabera, prozeduren iraupenaren gehieneko epearen barruan jakinarazteko beharrizana bete dela kontuan hartzeko baino ez, nahiko da jakinarazpena baldin eta gutxienez ebazpenaren testu osoa badu, eta baita jakinarazpena egiteko ahalegina era egokian benetakotzea. Beraz, ez da igaro errekurtsogileak alegatu duen iraungipena ez delako legez ezarrita dagoen sei hileko epea bete.

3. Uste du arau-hauste arina dela ez direlako gertatzen 16/1987 Legearen 143.1. artikuluan ezarri diren inguruabarrak.

Adierazi behar da errekurtsogileari egotzi zaion egintza hori 16/1987 Legearen 103 eta 141.b) artikuluen eta 1211/1990 Errege Dekretuaren 158. artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta arintzat kalifikatu dela eta, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluaren eta horren Erregelamenduaren 201.1. artikuluan ezarri denaren arabera.

Horrelako arau-hausteetan ohartarazpena egin edota isuna jarri ahal zaie eta isuna gehienez 276,47 eurokoa izaten ahal da.

Kasu honetan 150,25 euroko zehapena ezarri da, hots, gutxieneko tartean aplikatu da. Kontuan hartu behar da Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 1998ko ekainaren 12ko Epaian xedatutakoa: "uste izatekoa da Administrazioak Zuzenbidearen arabera jardun duela, aplikatu behar den arauak onartzen dituen zehapenen artean ertaina aukeratu baitu; erabaki zuzena, ez dagoelako ez inguruabar astungarririk ez aringarririk".

4. Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea Pedro María Lizarraga Senar jaunak, Alinot Skana enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 3618/2001 zehapen-ebazpenaren aurka aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0209462