114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako OLT/EDU izateko 119 lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia (11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2002ko urtarrilaren 25ekoa). Iragarkia.

María Cruz Gavari Latienda, Ana Isabel Razquin Urroz, Yolanda Gómez Ganuza, Begoña Flamarique Chocarro, Sagrario Ollo Larumbe, María Aliende García, Luisa Goñi Ciordia eta María Jesús Arraiza Cruchaga andreek gora jotzeko errekurtsoak paratu dituzte aipatu deialdian erabilitako baremoaren kontra. Beraz, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112 eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkezturiko errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Osasun Departamentuan, Iruñeko Amaia kaleko 2Ako bigarren oinean.

Alegazioak Osasun Departamentuko erregistroan aurkezten ahal dira, leku berean baitago.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bian.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.

Iragarkiaren kodea: A0209676