114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, hau da, 26/2002 zehapen prozeduraren instruktorearen ebazpen proposamenarena. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko lege indardunaren 59.4 artikuluan xedatua:

"Ebazpen proposamena, instruktoreak 26/2002 zehapen prozeduraren gainean egindakoa. Barne zuzendari nagusiak, martxoaren 25ean emandako 540/2002 Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea hasi zuen José María Benítez Melul jaunaren kontra, "El cielo puede esperar" establezimenduaren titularra baita, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arautegia hautsi zuelakoan.

1.-Frogatutako gertaerak.

2002ko otsailaren 24an, 04:30ean, Tuterako Udaltzaingoa "El cielo puede esperar", establezimendura joan zen (Príncipe de Viana, 3 behea) ikuskatze lana egiteko. Establezimendua jendearentzat irekita zegoen, ordu horretan irekita egoteko baimena izan gabe, ateak irekita zituen, jendeari sartzen uzten zioten eta argiak pizturik zeuden. Barrenean hogei bat bezero zeuden, kontsumizioak edaten eta billar-jokoan.

Ezinezkoa izan denez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, hau da, Barne zuzendari nagusiak martxoaren 25ean emandako 540/2002 Ebazpenarena, Cabanillasko Udaletxeko iragarki oholean 2002ko maiatzaren 23an jarriz eta 2002ko maiatzaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz (53. zk.) jakinarazi da.

2.-Aurkeztutako deskarguen balorazioa.

Salatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluari jarraikiz, 15 egun igaroz gero alegazio, agiri edo informaziorik aurkeztu eta frogarik proposatu gabe, jarraipena emanen zaio prozedurari.

3.-Tipifikazio juridikoa.

Salatutako gertaerak arau-hauste larritzat har daitezke, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikuluaren arabera (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak onetsitako testua) eta ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.-Ebazpen proposamena.

Horiek horrela, zehapen ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 18. artikuluari eta ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.2 artikuluari jarraikiz, José María Benitez Melul jaunari (NANa: 45.269.876), bera baita "El cielo puede esperar" establezimenduaren titularra (Tuterako Príncipe de Viana, 3, behea), 601,02 euroko isuna jartzea proposatzen da, aipatu Foru Legearen 23.19 artikulua hausteagatik.

Eta horren guztiaren berri ematen zaio interesatuari, ebazpen-proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean alegazioak eta egoki iruditzen zaizkion agiriak aurkez ditzan. Espedientea Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan egonen da ikusgai (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko solairua, 31002, Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamarrean.-Instruktorea, Purificación González Merchán".

Iragarkiaren kodea: A0208736