114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

2039/2002 EBAZPENA, irailaren 2koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Cabanillasen gizentze oilaskoen hegaztitegia handitzeko proiektu teknikoa, "El Vecino" S.C.I.k sustatua, jendaurrean jartzen duena, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak jakinarazi duenez, 35.000 oilategi dauzkan abeltegi bat handitu asmo dute. Nabe bat eginen dute, beste 35.000 oilategi edukiko dituena. Beraz guztira abeltegiak 70.000 oilategi edukiko ditu. Jarduera Ingurumenaren gaineko Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatu zuen maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen I. eranskineko 1. taldeko e) idatz-zatiari dagokio eta beraz ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluatzeko prozeduraren arabera izapidatu behar da.

Horrenbestez, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuko 3.1.b) artikuluarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Cabanillasen gizentze oilaskoen hegaztitegia handitzeko proiektu teknikoa, "El Vecino" S.C.I.k sustatua, jendaurrean jartzea, hogeita hamar egun baliodunetan, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedurari ekiteko.

Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Iruñeko Alondegiaren kaleko 1eko lehen oinean) eta Cabanillasko Herriko Etxean egonen da eskuragarri, bulegoko ordu baliodunetan, epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak idatziz aurkez daitezen.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betetzeko Erregelamenduaren 22. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Cabanillasko Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bian.-Ingurumen zuzendari nagusia, José Ignacio Elorrieta Pérez de Diego.

Iragarkiaren kodea: A0209631