114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sistema Informatikoen ofizial izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako 2002ko abuztuaren 12ko Ebazpenaren bidez, José Alberto Ortín Lasheras eta Luis María Satrústegui Guembe jaunak, biak txanda irekikoak, funtzionario izendatu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Sistema Informatikoen ofizial izateko, eta lanpostu huts hauek adjudikatu zaizkie:

José Alberto Ortín Lasheras jaunari, 67287 zenbakiko lanpostua, Ibarmin Klinikan.

Luis María Satrústegui Guembe jaunari, 67309 zenbakiko lanpostua, Laguntza Espezializatuan.

Deialdia 2000ko martxoaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (27 zk.). Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamabian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0209083