114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1285/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 26koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Etxauriko Arau Subsidiarioak, U.E.4X, U.E.5D eta U.E.5F unitateetan, aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Etxauriko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. Etxauriko Arau Subsidiarioak, U.E.4X, U.E.5D eta U.E.5F unitateetan, aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraituz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzkoa). Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: a0209414