114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1145/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 30ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, "Sarrigurengo Ekohiria" udalez gaindiko Plan Sektorialeko 4-A unitate morfologikoko (A1, A2, A3 eta A4 lurzatietako) lerrokadurak eta sotoak okupatzeko araubidea aldatzeko espedientea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak sustatua, hasiera batez onesten duena.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori hasiera batez onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legean xedatutakoari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. "Sarrigurengo Ekohiria" udalez gaindiko Plan Sektorialeko 4-A unitate morfologikoko (A1, A2, A3 eta A4 lurzatietako) lerrokadurak eta sotoak okupatzeko araubidea aldatzeko espedientea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak sustatua, hasiera batez onestea.

2. Espedientea jendaurrean paratzea, hilabetez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Horretarako, espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan egonen da, Iruñeko Alondegi kaleko 1eko 2. oinean.

3. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraituz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

4. Foru Agindu hau Eguesibarko Udalari eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita hamarrean.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0208531