114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko abuztuaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, 2000ko apirilaren 25eko Ebazpena osatzen duena. Aipatu ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako OLT-EDU izateko 189 lanpostu betetzeko deialdia ebatzi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko abuztuaren 12an emandako Ebazpenaren bitartez, Alicia Olloqui Mellado andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT-EDU izateko funtzionario izendatu da eta Tuterako Ospitaleko lanpostu huts bat adjudikatu zaio (64930 zenbakia).

Aipatu deialdia 1998ko abenduaren 28ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (155. zk).

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hamabian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0209082