114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1144/2002 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Industriako zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bitartez, "BVV gasbidearen 28.X posizioa energia elektrikoz hornitzeko" proiektuari dagozkion okupatu aitzineko aktak egiteko egunak zehazten dira, Tuteran eta Corellan.

2002ko martxoaren 27an jendaurrean jarri zen "BVV gasbidearen 28.X posizioa energia elektrikoz hornitzeko" proiektua eta proiektuak berak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Tuteran eta Corellan.

Industriako zuzendari nagusiak, 2002ko abuztuaren 6ko 1093/2002 Ebazpenaren bitartez, aipatu proiektua onetsi zuen, administrazioaren baimena eman zion, bai eta egiteko baimena ere. Orobat, instalazio horren onura publikoa onartu zuen. Adierazpen horrek berekin dakar ukituriko ondasunak presaz okupatu beharra, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52 eta 53. artikuluek agintzen dutenari jarraituz, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 52, 53 eta 54. artikuluekin eta 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluarekin bat. Hori dela eta, bidezko da ondasun haien titularrei dei egitea okupatu aitzineko aktak egiteko.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluarekin bat eta Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduak (133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 1999ko urriaren 25ekoa) emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Okupatu aitzineko aktak egiteko egunak zehaztea, honako ezaugarriak kontuan hartuz:

1. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei, bai eta Tuterako eta Corellako alkateei, edo zinegotzi delegatuei, dei egitea, okupatu aitzineko aktak egiteko ager daitezen eta, hala behar bada, behin betiko okupazioarenak egiteko.

2. Aktak herri horietako Herriko Etxeetan eginen dira, egunotan:

Corellan, 2002ko urriaren 2an

Tuteran, 2002ko urriaren 3an

3. Aktak egiteko ordena interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

4. Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, bertara agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria igorri beharko dute, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, ekar ditzakete.

5. Ana Cristina Díaz de Cerio Díez andrea eta Begoña Ballaz Torres andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, bata zein bestea, Aldez Aurreko, Adostasun, Okupazio eta Ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

6. Desjabetzapen espedientean Enagas S.A. enpresa izanen da onuradun.

7. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tuterako eta Corellako Herriko Etxeetako iragarki oholean. Argitalpen horiek Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako ere egiten dira.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeian.-Industriako zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.

Iragarkiaren kodea: A0209250