114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

702/2002 EBAZPENA, irailaren 13koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, "Zerga Ogasuneko bulegoa, Tuterako Sancho el Fuerte plazan, handitu eta berritzeko lanak" kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ekonomi eta Ogasun Departamentuak lizitaziorako dei egin du aipatu lanak kontratatzeko, honako baldintza hauei jarraikiz:

-Kontratuaren xedea: "Zerga Ogasuneko bulegoa, Tuterako Sancho el Fuerte plazan, handitu eta berritzeko lanak" egitea.

-Adjudikatzeko prozedura: enkantea.

-Aurrekontua: laurehun mila, zazpiehun eta hogeita hamabi euro eta hogeita hamabost zentimo (400.732,35).

-Sailkapena: C.4 eta C.6 taldeak, d) kategoria.

-Proposamenak aurkezteko toki-egunak: urriaren 21a arte, Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Ondare Zerbitzuan (Yanguas y Miranda, 27, 2. solairua).

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko toki-egunak: urriaren 25eko 10:00etan eginen den jendaurreko ekitaldian, Ondare Zerbitzuaren liburutegian.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Plegua interesatuen eskura dago Ondare Zerbitzuko bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamahiruan.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Ángel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: a0210018