114. ALDIZKARIA - 2002ko irailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko uztailaren 11koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Liburutegien Sarerako liburutegiak kudeatzeko Absys sistema integratuko 40 lizentzia konkurrente erosteko espedientea onetsi eta "Baratz Servicios de Teledocumentación, S.A." enpresari adjudikatzen diona.

Indarra duten legeetan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak uztailaren 11n emandako Ebazpenaren bidez, honako kontratu hau adjudikatu dela:

-Xedea: Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Liburutegien Sarerako liburutegiak kudeatzeko Absys sistema integratuko 40 lizentzia konkurrente erostea.

-Adjudikazio-modua: publizitaterik eta konkurrentziarik gabeko prozedura negoziatua.

-Adjudikazioaren prezioa: 26.401,60 euro.

-Adjudikazioaren hartzailea: "Baratz Servicios de Teledocumentación, S.A."

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamaikan.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0208617